Dantza

Muxikoa

Baztango mutil-dantza.

Kasu honetan mutil-dantza luze eta urrats aniztasun nabaria duen dantza baten aurrean gaude. Horrek zaila izatearen son eman dio. Hala ere, beste mutil-dantza zail batzuk pairatu duten abandonua (Tellarin edo Ardoarena, kasu) ez du Muxikoak jasan.

Nabarmentzekoa da izen bereko jauziarekin duen harreman musikala eta esango genuke ere, koreografikoa. Sagasetarentzat (2011) harreman hau begi bistakoa da eta horregatik dakizkien aldaera guztiak familia berean kokatzen ditu:

"... lau edo bost multzotan sailka litezke:

  • a) Luzaide edo Garazi aldetik etorriak;
  • b) Amikuze eta Zuberoa aldetik eskuratuak:
  • c) Uztaritze eta Lapurdi aldean bilduak;
  • d) Baztango Mutil-dantza bezala ezagutuak;
  • e) Biarno aldeko folkloretik datozenak.

Kopia hauek denak, aldera guztien gainetik, garbi ikusten da musika aldetik dantza bera direla."

Melodia Maurizio Elizaldek zein Bernardo Zalduak jasotzen dute. Aita Donostiak bere Euskal Eres Sortan biltzen du Mutil dantza izenburupean.

Zahar dantzarekin gertatzen den antzera, Elizalderen eta Telletxearen deskripzioen artean desberdintasunak daude mutil-dantzaren hasieran.

  • AZKUE, R.M.. Cancionero Popular Vasco. Bilbao: Gran Enciclopedia Vasca, 1968.
  • DONOSTIA, J.A. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
  • ELIZALDE, Maurizio. Baztango dantzak. Herrikoi Musika Sorta 2-3. Herri Gogoa, 1971.
  • GUILCHER, J.M. "Les mutil dantza du Haut-Baztan. Mutxikoa". Bulletin du Musée Basque (Baiona). 86, 1979, 203-215 or.
  • JORDÁ, E. "Nota preliminar a un manuscrito de Bernardo de Zaldua". Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País.(Donostia). Año XXIX, cuaderno 4º, 1973, 556-581 or.
  • LARRALDE, Xabier; LARRALDE, Patxi. Baztango Folklorea. Donostia: IZ Estudioa, 1991.
  • SAGASETA, M.A. Danzas de Valcarlos. Colección Etnografía. Pamplona: Institución Príncipe de Viana, 1977.
  • SAGASETA, M.A. Luzaideko Dantzak. Zamudio: Herritar Berri/Astero, 2011