Eskultoreak

Múgica Anduiza, Ana

1951n Bilbon jaiotako eskultore eta marrazkilari bizkaitarra.

Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu zen eta 1987an marrazketa-eskolak ematen hasi zen bertan. Barakaldon, 1971ko abenduan ospatu zen Euskal Artearen erakusketan parte hartu zuen. Era berean, Bilboko Arteder erakusketan parte hartu zuen 1981., 1982. eta 1983. urteetan, hainbat marrazki aurkeztuta. Gainera, beste erakusketa kolektibo batzuetan ere parte hartu du, besteak beste, Euskal Artearen I Biurtekoan (Zornotza, 1984), Arte Plastikoen VII. Biurtekoan (Gasteiz, 1986), Kolonian (Alemania) egindako Kolektiboan (1986), Bilboko Aurrezki Kutxa Munizipalean egindako Mujeres erakusketan (1989), Bizkaiko Artea'92 izeneko erakusketan Bilboko Rekalde Aretoan (1992), Incursiones erakusketan Bilboko Rekalde Aretoan (1995), Madrileko Arco'98 izenekoan, Última generación cibernética erakusketan (Logroño, 1999), El sentido de la vista erakusketa ibiltarian (1999-2001), Novos camiños erakusketan Vigoko Arte Etxean (1999), Crossing over: Adel Alonso, Ana Múgica izenekoan Gasteizko Montehermoso Kulturunean (2000), Arte elektronikoa Euskal Herrian: un lugar para el arte en el lugar de la ciencia erakusketan Donostiako Zientziaren Kutxa Espazioan (2001-2002), Ibilarte'02 izenekoan eta 2003ko eta 2004ko edizioetan, Artea Oinez'04 erakusketa ibiltarian eta 2004., 2005., 2008., 2010. eta 2011. urteetan ospatutakoetan.

Bakarkako erakusketa modura hauek nabarmentzen dira: Ana Múgica: 1985-86 Bilbon lekututako Bizkaiko Aurrezki Kutxan (1986), Ana Múgica: 'labergame' Abanto-Zierbenako Kultur Etxean (1997) eta W.E.C.O Weathercode erakusketan Gasteizko ARTIUM museoan (2005).