Sendagileak

Mozota Sagardia, Jose Ramon

Mediku nafarra, Azkoienen 1915eko martxoaren 1ean jaioa.

Bere ikasketak Zaragozan egin zituen, aragoar hiriburuko Unibertsitatean doktoretza eskuratuz. Otorrinolaringologian espezializatua, bere espezialitate horretan Osasun Militarreko diplomatua, Lehia bitartezko Nazio Osasuneko bronkologoa, Santanderreko Gizarte Segurantzako Otorrinolaringologia Zerbitzuko Nagusia, eta bere espezialitateko Bainuetxeetako zuzendaria izan zen. Zaragoza, Madril eta Valladolideko Medikuntza Errege Akademietako kidea, aldizkari espezializatuetan hainbat lankidetza izandakoa da. Bere idatzitako lanean honako hauek aipa ditzakegu: Cirugía de la Sordera, Nuevos trabajos de investigación en los cánceres de laringe y Cirugía reconstructiva laríngea.