Eskultoreak

Morgota, Martin de

XVI. mendeko nafar margolaria. Zunbeltzen zuen jaioterria, eta Juan de Anchietaren artearekin lotuta egon zen.

1606an, Lope de Larrearekin lehian aritu zen Viloriako (Nafarroa) erretaula nagusirako kontratua lortzeko. Pedro de Gabiria aitaginarrebarekin batera lan egin zuen. Hura hiltzean, Zunbeltzeko tailerra oinordekotzan hartu zuen, eta Imbertotarrekin lankidetzan aritu zen, batik bat Bernaberekin eta Juanekin. Hainbat lan burutu zituen Nafarroako lurretan: Azkonako erretaulak, Pedro Gabiriarekin batera; Arrosarioko Gure Amaren eta Santa Catalina elizaren alboetako erretaulak, Bernabe Imbertorekin (Carcargo probintzian); Lorkako alboetako erretaulak eta Lezaungo sagrarioa. Eraulgo, Ugarko, Aritzalako eta Aritzaletako erretaulak egin zituela uste da. Halaber, Iturgoienen, Azkonan, Lezaunen eta Errezun lan egin zuen. 1616an hil zen, eta Deierriko Hiriberrin ehortzi zuten.

Erref. Garcia-Gainza La Escultura Romanista en Navarra, 69. or eta 226. or. eta hurrengoak; I. Ursua Irigoyen: "Pedro de Gabiria y Martín de Margota", Príncipe de Viana, 1980.