Literatoak

Mirande Aypharsorho, Jon

Jon Chaho.

Frantziar hiriburu handian etorkin txiro, jatorri behenafar eta euskaldun ziren gurasodun Paris-en 1925ko urriaren 10ean jaiotako euskaraz idazten duen idazlea. Paris-en 1972ko abenduan hil zen.

Eskolaratzerakoan guraso-hizkuntza galdu egin zuen. Guda garaian Bretañan bizi izan zen eta hizkuntza bretoiarekin ohitu egin zen eta baita herri horretako abertzale ingurunearekin ere. 1947an Finantza Ministeritzan lanbide bat izan zuen bitartean bere euskara berregituratzeari ekin zion.

Halaber, Era autodidakta batez, hizkuntzen aniztasun handia ikasteari ere ekin zion. Urte horretan Biarritzeko Eusko Ikaskuntzaren Kongresuko idazkari jarduna bete zuen eta Euzko Gogoa eta Gernika aldizkariekin ere lankide lanetan ari da. Mugaz handiko eta hemendiko euskaltzaleekin harremanetan hasten da.

1949an bere lagun handia izango den Peillen ezagutzen du. Geroztik, 50eko hamarkadan bere lankidetzak erbesteko euskal aldizkarien bitartez bideratzen dira, beste gainontzekoez gain Egan-en ere idatziz.

Bere prosa eta bertsoa ez dira, neurri handi baten guda aurrearen oinordeko ziren urte haietan euskal literatura gorriztan pertsonai madarikatu eta estilo beltzaren sartzaile bezala jo dezakegula esan daitekeelako, euskal hizkuntzan ohikoak. Mugaz bateko eta besteko aldeetan "non sanctos" izendatzen diren gai eta erak sartu izanak zirrara eta baita eskandalua ere eragingo du.

Bere lanaren zehatza izate asmorik ez duen zerrenda bat hauxe izan daiteke.

Bere olerki eta artikuluak batez ere Euzko Gogoa eta Egan aldizkarietan aurki ditzakegu.

Bere lan batzuk aipatzean jarraibidetzat hurrenkera kronologikoa hartu dugu:

  • 1950: Illunabarrez (E-G, 1950, 5-6, orr. 5); Ba-nin adiskide bat (id., orr. 5); Jauregi otzean (b., orr. 5); Oroituz (b., 7-8, orr. 2); Bela (E. A. Poe) (b., 9-10, orr. 5); Lotazillak amabi (b., 11-12, orr. 2).
  • 1951: Igelak (E-G, 3-4, orr. 2); París-Beuret (b., orr. 3); Zergatik (b., orr. 3); Ixiltze (b., 3-4, orr. 6). Ur-basterrean (b., orr. 8); Goiztar txoriek kanta bezate (Jasson) (b. 5-6, orr. 6); Jei-Jei (b., 9-10, orr. 4); Eresi (b., orr. 4); Beiak (b., p-10, orr. 9); Yakintza berri bat: Psikhologi-gaindikoa (Zientzia berri bat: Superpsikologia) (b., 11-12, orr. 227).
  • 1952: Amontillado-upela (E. A. Poe) (b., 1952, 7-8, orr. 21); Euskaldun gudu-zalduntza (b., 9-10, orr. 18); La belle dame Sans Merci (b., 3-4, orr. 5); Tzakhur hil bati (b., 11-12, orr. 2); Ortzi'ren ttunttuna (b., 11-12, orr. 2); Psikhologia-gaindiko gertariak (b., 1-2, orr. 40), 3-4, orr. 6 y 5-6, orr. 3; . Irlandara, Haren Historia Egungo Estatua: I. Kelteratik Irlandara (b. , orr. 145), II Goratzapen eta Erortzapen (b., orr. 183); Zazpi Gizerhaile (b., orr. 19); Legearen Aitzinean (Kafka) (b., orr. 21); . Zinhopa (b., orr. 90); Lekhoreko biziarena (Von Hofmannsthat) (ifd., orr. 10); Eros arrosen artean (b., orr. 76).
  • 1953: Lilibat (Gernika, 1953, 23 zbk, orr. 131); Euskaldungoaren etsaiak (Gernika, 23 zbk, orr. 85, hitz lauz).
  • 1955: Irlandara. Haren Historia eta egungo estatua. III. Berphizkunde? (b., orr. 15); Gaizkigile baten azken orduak (b., orr. 93); Undina, Paranoia (Egan, 1-2, orr. 5).
  • 1956: Bi fraideak (O'Neill) (E. G., e.f. orr. 89); Larrazken gau batez (b., orr. 7); Maitharien arnoa (b., orr. 29); Kontu - kontari, Iphuin - kondatzailea ("Saki" H. H. Munro) (Egan, 1956, I, orr. 19); Otso (Egan, 3-4, orr. 15).
  • 1957: Zaldiz zeruan (E-G, 1957, orr. 6); Burua (b., orr. 49).
  • 1959: Izkuntza baten eriotzaz (Egan, 1959, 1-4, orr. 42); Amsterdameko orhoitzaren bat (Egan, 5-6, orr. 121).
  • 1960: Eresi kantari (Egan, 1960, 3-6, orr. 141); Ipuin-beltzak (Egan, 3-6, orr. 205); . Goncourt-saria dela ta... (Egan, 3-6, orr. 237, crít. lit.).
  • 1961: Berterreten kantuaz oharpen bat (Egan, 1-3, orr. 3).
  • 1970: Bere Haur besoetakoa eleberriaren argitalpena.

    Bere lanaren antologiak aurkitu nahi dituenarentzako bi azalduko ditugu: Jon Miranderen idazlan hautatuak, Gero, Mensajero, Bilbao. 1976, 380 orr. Txomin Peillenen sarrera eta antolakuntza eta Orhoituz, Kriselu, San Sebastián 1976.

    Bere ekoizpenetik at, beraien adierazkortasun eta edertasunagatik Poe, Nietsche, Kafka, eta Munro-ren itzulpenak baloratu beharra dago.

Bere oldozteko -bere garaian hain eztabaidagarri- erari buruz, Peillen bere lagun minak hauxe adierazten du:

"Aberatsen eta titulu-bildumatzaileen etsai, sozialista besterik ezin izan zitekeen, baina Marx-en materialismoa ere ez zuen batere gogoko. Bestalde bere filosofia azaltzen zaigu: europar gainbeheratzea eten zezan elite oldartsu eta kementsu baten beharrizanarenganako sinesmena, politikagintzan sentimenduen gainetik indarra ezartzearen bere borondatea; adibidez, bere sinesmen meritokratiko bereziak ez zuen nazi batzuengan baino besterik oihartzunik izango. Gainera, euskal abertzalea izanik ez zuen inoiz, bai federalismotasunaren aurkako bere jarreragatik eta baita menperatutakoen abertzaletasunaren aurkako betidaniko jarreragatik ere, ezkerreko frantziarrengan bere atsegineko ezer bilatu ". (...) Mendebaldeko ahultasuna, Miranderen ustez -Spengler irakurri izanak erabat eraginda- judu-marxismo eta judo-kristautasunaren bitartez hedatu eta ahulenak menderatzeko baino balio ez duten mito asko, bakegintza-mitoak, berdintasunekoak eta anaikorrak, izatean datza. Arabiarrak miresten zituen sozialismo ez materialista bat garatu izateagatik, hau da, nazionalsozialista izateagatik (...) eta euskaldunak ahalmen guztiek ustiatu zitzatela nahi zuen, kristau-morala alde batera utziz." (Itzulpen moldatua gazteleratik)

Bere gairik istilutsuenak bere herrikideen ohiko sexu-morala eta sinesmenak zalantzan jartzen zituenak izan ziren. Aipatu ditzagun:. Neskatsak, lesbianismoaz; Eder bati, masturbazioaz; Amsterdameko oroitzapen bat y Larrazken gau batez, pedofiliaz; Merry Christmas, nekrofiliaz; Jainkozalea; pederastiaz; Hiru putattoak, emagalduez; Haur besoetakoa, pedofiliaz berriz; Ohean ona, gai erotikoez. Horiek zirela eta, eremurik kontserbatzaileenak zirenen eta baita balizko sexu "desbideratzea" "Zeruko Argia"-ren (25-02-1973) bitartez leporatzen zion Larresoro (Alvarez Emparanza, Jose Luis) bezalako 70. urteko "progresista"-rik aurreratuenen eskandaluaren hartzekodun bihurtu zen.

1958. urtean Euskaltzaindiko kide urgazlea izendatua izan zen baina, nahiz eta Krutwig-ek bere izena aurkeztu, ez zen osoko izatera iritsi Lafitte, Epherre eta Dassance abadeek bezalako pertsona ospetsuen aurkakotasunagatik. 1962. urtean Egan aldizkarian iritzi-idatzi bat onartu ez izatearen ondorioz, Peillen-en laguntzaz, Igela aldizkari satirikoa, tankera heterodoxo eta antikonformistaduna, sortzen du.

Gizon istilutsu eta gatazkatsua baina harreman ikaragarri adeitsua zeukana, eta bere "faxismo"-a ideologia baino sentitzeko era bat gehiago zen, politika ulertzeko era bat baino kutsu paganodun etika gehiago zela ulertzen zuen gizon hau, eraso, omisio eta gaitzespen xede izan zen. Bere herrikide euskaldunetatik Iparraldekoek bigun eta katoliko izateagatik eta Hegoaldekoek katolikotasunetik alde egin eta marxismoaren dogmatikotasunean erortzeagatik jasanezinak izatera iritsi ziren. Iñaki Aginagarengandik izan zuen diatribaren ondorioz Egan-en idazteari utzi zion. Edariarekiko bere zaletasuna gehitu egin zuen (bere bretoi lagun leialekin). Jada 60ko urte-amaieratik aurrera gurasoen heriotzarekin areagotu besterik egin ez zitzaion insomnioa nozitu eta era neketsuan ezarriz, bakardadean jasan zuen. Krisialdi batzuk izanez, Paris-en 1972ko abenduaren 28an, egoera larrian hil zen.

Aita Onaindiaren Antologian aipamen gutxi egiten zaio: biografia lerro bi eta Igelak-en (11 bertsoak) eta París-Beuret (6 estrofa) erreprodukzioa.

Koldo Mitxelena-k, bere estu eta zehatza den Historia de la Literatura Vasca-n, nahiz eta egoera horiek izan ezohikoa den luzeraz azaltzen zaigu aipatzea merezi duen iritzia ezartzen diola:

"Mirande Poe eta Kafka-ren itzultzaile izan dugu eta, nahiz eta oso gaztea izan, jada erakutsi digu bere ezinegona eta konbentzionalismoare aurkako jarrera. Era berean, agerian utzi du olerkari sendoa eta landua dela, baita bertsogile trebea ere." [p. 160].(Itzulpen moldatua gazteleratik)

Arrue, Mitxelenaren iritzi-moduekin nolabait bat dator bere hitzak baloratzera datozen aipu-zatiak dituzten aipamenez goitik joz epaitzen duenean. Berezitasunez, (Onaindia-ren antzera) Igelak-en, -Bertrand de Bon-en eta frantziar bertsolari zaharren nolabaiteko eragina ikusten duen- Jauregi otzean-en eta forma-edertasunaren eta adierazpen-ahalmen ikaragarriaren froga bezala transkribatzen duen Zergatik begiz jotzen ditu.

Komentatu eta arrotzen ezagutzarako gaztelerara itzuli ondoren, bere olerkirik onenen artean hurrengoak aipatzen ditu: Otso , Paranoia , Undina , Oroituz , Eresi eta Neskatxak. Arruek, Mirandez eta bere lanaz zalantzagabeko interesdun iritzi batzuek zehazten ditu:

"Edozelan ere, Jean Mirande-ren olerkigintza -benetako barne-gogo fina-, bere literatura kalitate benetakoagatik azken urteotako euskarazko euskal letretan baliagarritasunik gehien duenetariko bat da (orr. 189). Juan Mirandek, zalantzarik gabe egun moldatu gabea deitzen denarekiko zerbait du eta baita bere zaletasunak ere, hizkuntzalaritzaren eta beldurgarrizko eta poliziaren film eta eleberrien eta whiskyaren artean banatzen baitira, eta zehatzago olerkiarekin zerikusidunak.

Mirande batez ere olerkiaren etsai dugu eta oro har egun "konprometitu"-tzat dugun literaturarena ere. Orain asko ez dela olerkariak ez duela inoiz "engagé" batek izan behar esanez idazten zigun. Gainontzean, olerkariak gizartekoitasunetik eta baita predikaziotik ere alde egin behar duela uste du, zehaztasunez olerkigintza gardena jorratzen ahaleginduz. Olerkigintzarekiko ideario honen arabera Mirande-k, batez ere bere lehen arokoak, baditu olerki gardenaren eredu batzuk. Denetara, Miranderen olerki nabarmenetariko batzuetan agiri dena, gauza arrotzez duen egarriaz gain, panteista eta pagano arteko kutsu bat da, gutxi batzuetan ironia eta baita humore beltzarekiko ukitu batzuek ere eskainiz".(Itzulpen moldatua gazteleratik)

Jada 1976an Xabier Lete-k Mirande-ren lan eta pertsonaz belaunaldi berrien zati handi batek duen ustea sintetizatzen du, esanez:

Yon Mirande-ren olerkigintza (Paris-en 1972. urte bukaeran hildako olerkari zuberotarra) eta literaturarekiko bere planteamendu ikonoklasta, askatasunean egindako oldozmenaren egikaritza eta baita irakurlearen "kontzientzia onaren" akuilu bezala ere, gerra ostetik hirurogeigarren hamarkadara arteko trantsizio urteetan, batez be euskal idazleen literatura kontzientzia berriaren eraketarako funtsezkoa izan zen".

Mirande, Igela aldizkarian literatura-kritika eta -estetika, eta gizarte satira lanetan arduratuta zebilela, erlijio-, moral-, eta politika-eremuetan sarritan neurririk gabea eta baztertutako gizon bezala euskal literaturaren nolabaiteko intelektualen artean pil-pilean zegoen krisiaren eredu esanguratsu bat izan zen. (...) Miranderen literaturgintzak, hain zabala ez den arren, euskal letretan ohikotik at dagoen kalitatea isurtzen du. Poe-ren errealismo magiko-fantastikoaren, nolabaiteko ingeles literaturaren humore finaren, eta forma-dotoretasuna Baudelaire baten bazterreko-urratzaile izaera bati lotuz, Mirande, inoiz sinesmen artistiko eta ahalegin perfekzionistarik handienarekin idatzi izan duen, literalki, ahalegin horretan bizia emanez, euskal idazleetariko bat da.(Itzulpen moldatua gazteleratik)

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bidegileak bilduman informazio gehiago eskura dezakezu Jon Miranderi buruz.