Literatoak

Mirande Aypharsorho, Jon

Bere oldozteko -bere garaian hain eztabaidagarri- erari buruz, Peillen bere lagun minak hauxe adierazten du:

"Aberatsen eta titulu-bildumatzaileen etsai, sozialista besterik ezin izan zitekeen, baina Marx-en materialismoa ere ez zuen batere gogoko. Bestalde bere filosofia azaltzen zaigu: europar gainbeheratzea eten zezan elite oldartsu eta kementsu baten beharrizanarenganako sinesmena, politikagintzan sentimenduen gainetik indarra ezartzearen bere borondatea; adibidez, bere sinesmen meritokratiko bereziak ez zuen nazi batzuengan baino besterik oihartzunik izango. Gainera, euskal abertzalea izanik ez zuen inoiz, bai federalismotasunaren aurkako bere jarreragatik eta baita menperatutakoen abertzaletasunaren aurkako betidaniko jarreragatik ere, ezkerreko frantziarrengan bere atsegineko ezer bilatu ". (...) Mendebaldeko ahultasuna, Miranderen ustez -Spengler irakurri izanak erabat eraginda- judu-marxismo eta judo-kristautasunaren bitartez hedatu eta ahulenak menderatzeko baino balio ez duten mito asko, bakegintza-mitoak, berdintasunekoak eta anaikorrak, izatean datza. Arabiarrak miresten zituen sozialismo ez materialista bat garatu izateagatik, hau da, nazionalsozialista izateagatik (...) eta euskaldunak ahalmen guztiek ustiatu zitzatela nahi zuen, kristau-morala alde batera utziz." (Itzulpen moldatua gazteleratik)

Bere gairik istilutsuenak bere herrikideen ohiko sexu-morala eta sinesmenak zalantzan jartzen zituenak izan ziren. Aipatu ditzagun:. Neskatsak, lesbianismoaz; Eder bati, masturbazioaz; Amsterdameko oroitzapen bat y Larrazken gau batez, pedofiliaz; Merry Christmas, nekrofiliaz; Jainkozalea; pederastiaz; Hiru putattoak, emagalduez; Haur besoetakoa, pedofiliaz berriz; Ohean ona, gai erotikoez. Horiek zirela eta, eremurik kontserbatzaileenak zirenen eta baita balizko sexu "desbideratzea" "Zeruko Argia"-ren (25-02-1973) bitartez leporatzen zion Larresoro (Alvarez Emparanza, Jose Luis) bezalako 70. urteko "progresista"-rik aurreratuenen eskandaluaren hartzekodun bihurtu zen.

1958. urtean Euskaltzaindiko kide urgazlea izendatua izan zen baina, nahiz eta Krutwig-ek bere izena aurkeztu, ez zen osoko izatera iritsi Lafitte, Epherre eta Dassance abadeek bezalako pertsona ospetsuen aurkakotasunagatik. 1962. urtean Egan aldizkarian iritzi-idatzi bat onartu ez izatearen ondorioz, Peillen-en laguntzaz, Igela aldizkari satirikoa, tankera heterodoxo eta antikonformistaduna, sortzen du.