Literatoak

Mihura, Alexandre de M.

Lapurdiko idazlea. Donibane Lohitzuneko apaiza; berea da Hérouville-ren Imitación de la sainte Vierge sur le modèle de l'Imitation de Jésus-Christ lanaren itzulpena.

Andredena Mariaren Imitazionea Baionan agertu zen 1778an, M. inizialarekin sinatuta eta bost puntu eta izartxo bat alboan duela. Daranatz-ek idatzia gure egilearekin identifikatzeko Daguerreri bidalitako laudoriozko gutuna hartu zuen aintzat; bertan, ezagutzera eman zen egilea duela hogeita hamar urtetik ari zela apaiz-lanetan, hau da, 1748tik (ordenazio-urtea) 1777era (gutunaren data). Lapurdiko edo kostako euskalkian egindako itzulpen dotorea da.