Kontzeptua

Miel Otxin (2009ko bertsioa)

Mile Otxin.

Lantzeko Karnabaletako pertsonaia, Mile Otxin ere deitua. Erraldoi hau bi pago-adarrez osatua da, eta bata besoetarako eta bestea, hankabikoa, zangoetarako erabiltzen da. Txanoa edo kapela du buruan, kartoizko aurpegikoa eta zapia lepoan. Brusa loretsua du soinean eta praka urdinak gomazko polainetan bilduak. Hiru bat metroko garaiera izaten du, eta belar onduz eta garoz barrutik beterik egoten da. Kinkuagesima ondorengo astelehen-eguerdian hasten dira Lantzeko zinu-jaiak, eta astearte arratsaldean Miel Otxin plazara eraman eta bertan tiroz hil eta erre egiten dute. Bitartean txatxoek zortzikoa dantza egiten dute. Zenbaitek Miel Otxin garai batean alderdi hartan ibili zen bidelapur baten azkenarekin jartzen dute harremanetan, eta hasiera batean Mila Otxin omen zuen izena (lau pezetako mila dobloi), dirutza hori lapurtu baitzuen.