Zuzendariak

Mercero Juldain, Antonio

Zine eta telebista egilea. 1936an jaio zen Lasarten (Gipuzkoa).

Zuzenbide ikasketak burututa, Madrilgo Zinematografiarako Eskola Ofizialean sartu zen. Bertan burutu zituen errealizazio ikasketak, ikasgai ofizialak ohiko hiru urtetan barik bitan eginaz. Ikasketak amaitu ahal izateko ekonomia zailtasunak izan zituen eta ondorioz, aldi berean, zine-kritikari edota Denys de la Patellier frantsesaren Un taxi para Tobrouk (1961), edo Jorge Grauren Noche de verano (1963) zinegileen filmetan laguntzaile gisako zeregin batzuk izan zituen. Iraganeko zine unibertsalaren maitale eta ezagutzaile, aro mutuaren estatu batuar zine komikoarenganako benetako admirazio berdina zuen, eta baita Jacques Tati frantziar zinegilearen umore bereziagatik ere. Hori izango da bere ikasketa bukaerako lanean tratatu zuen gai eta estiloaren zioa, Trotin Troteras izenburuduna. Irudimenezko, olerkiz eta humorez betetako argumentua pertsona marjinal baten inguruan, herriko leloa, "Hamelingo flautista" berria bailitzan bezala, jarduteko eta izateko duen modu berezi eta bere graziari esker lehen umeteriaren eta gero nagusien sinpatia jasotzen du. Humorezko metraje laburra, bere ildo narratzailean bikain lortutakoa bere egitura plastikoan eta soinudun efektuen bere banda aberatsean. Bestalde aldi horretan zehar Lección de arte (1961) ere egin izan zuen.

Azkenean, 1963an Se necesita chico filmaz metraje luzean abiarazten da. Claudio Barbattiren laguntzaz Mercerok asmatutako argumentu horrek, gogo berbera mantentzen zuen eta Trotín Troterasen errealizatzailearen artegatasun beraren emaitza zen. Zinta hori Bordigherako humore zinemaldian aurkeztu zen. Zinemaldi horretan, kritikak bere humorea Berlanga berri bat izateko amableegitzat eta behar besteko garraztasun gabekotzat jo zuen. Baina hori beranduago etortzekoa zen eta Berlanga ez da inoiz La cabina bezalako TB programetan Mercero iritsi zen tokira iritsi. Porrot horren ondorioz, lasartear errealizadore horrek ez du 1974ra arte zine gehiago egingo. Manchas de sangre en un coche nuevo filmak ere ez zuen, agian filmean azaldutako tesia nahasia izanagatik, asebetetzen. Askoz ere homogeneoagoa eta lortuagoa izan zen Las delicias de los verdes años (1976), baina benetako garaipen herrikoia La guerra de papá (1977) filmarekin etorri zen, xelebrea eta apala, sentiberatasun ukituren batez, eta Lolo García ume goiztiarraren presentziarekin. Ume hori, hurrengo urtean, Tobi izeneko filmean, aurrekoaren ezaugarri berdinak zituen filmean erabili zuen. Zinta horretan, Antonio Ferrandis aktorea Juldain Drea. interpretatuz agertzen da, Verano Azul filmaren bitartez txiki zein handiengan entzute ikaragarria lortuz RTVEn igande arratsalde asko bete zituen TBko serie batetako erabateko protagonista izanik. Egikari horrek Mercerok TBan egindako lana pantaila handian egindakoa baino askoz oparoagoa eta ezagunagoa eta goretsiagoa izan dela esateko beta ematen digu.

Bere programarik ospetsuena, zalantzarik gabe, La cabina izan da, aurkeztu izan den TB lehiaketa eta ekitaldi guztietan saritua izanez. Jose Luis López Vázquezek maisutasunez interpretatutako telefono kabina baten barruan atzemanda dagoela inozotasunez uste duen pertsonaiarekin, Gizateriari, apurka apurka bahitzen dion trama agertzen digu. Ikuspegi futurista ikaragarria, dentsitatez eta trebetasunez lortua. Merceroren beste arte programa handietariko bat Los pajaritos izan zen. Bitartean 1982an egin zituen film biak bezala zine handirako igarobiderik egin ahal izan du: txango batetan sorpresaz beterik dagoen hartzulo bat aurkitzen duten umez egindako Buenas noches, señor monstruo; eta La próxima estación, seme-alaben eta gurasoen arteko egoera istilutsua aipatuz. 1985ean Turno de Oficio TVEko serie baterako egin zuen eta Espérame en el Cielo filma ere, 1987an

LL

Turno de oficio Sienako Teleconfronton Telebista-Burutakizunik Hoberena bezala saritua izan zen eta Esperame en el cielo luzeak, besteak beste 1988an Biarrizko Jaialdiaren Sari Nagusia lortu zuen. Geroztik Miguel Delibesen literaturara, ordurako jada La guerra de papá film arrakastatsura moldatuta zuena, itzuli zen, eta El tesoro (1988) filmatu zuen. 1989an Mercero euskal zinean sartzen ahalegindu zen eta gaztaroko oroimenetan oinarritutako metraje luzeko egitasmo bat aurkeztu zuen. Bere izenburua Esta lloviendo y te quiero zen. Bestalde, Kulturako arduradunei Iparragirre bizardunaren bizitza telebistako serie batera eramatearen aukera azaldu zien. Edozelan ere egitasmoetariko batek ere ez zuen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren konplizitaterik izan. Don Juan, mi querido fantasma (1989) filma egin ondoren, Mercero laurogeita hamarreko hamarkadan arrakastarik handiena eman zion mediora itzuli zen: telebista. Zinean arrakasta porrot ikaragarriekin txandakatu dituena nabarmena bada ere, telebistan berak egindako serieak historia egin dute. Bere telebista-Midas erregearen irudia berak egindako Cronicas de un pueblo (1971-1974) seriearekin gauzatzen hasi zen. Frankismoak ezarritako politika-usaia gorabehera, erregimena bera bezain iluna eta goibeltsua zen mediora berriak eta freskotasuna zekartzan lana ikus-entzuleek konplizitatez hartu zuten. Filma kanpoan egitea, humorez eta hurbiltasunez tratatutako kostunbrismoa eta bigarren mailako aktoreen kutuntasuna, aipagarri dira.

La cabina film surrealistaren ariketa itogarri eta gogorrak Emmy sari ospetsua, Estatu Batuetako telebistako Oscarra, edo Montecarloko Zinemaldiaren Nazioarteko Kritikaren Saria irabazi zituen. Eta Verano azul serieak, mizkeriarako bere joeratik haratago, hori baita Merceroren kameren ostean egindako lanari egin dakiokeen gaitzespenetariko bat, belaunaldi oso batengan eragina izan zuen, hainbat alditan berrezarri zen eta nazioarteko merkatuan salmenta-arrakasta ikaragarria izan zuen. Zinegile gutxi dira telebistaren hainbesteko kontrola eta ikuslearen arreta harrapatu eta bere mundura eramateko berezko trebetasuna dutenak. Itu horiek berdintzea zaila zirudien. Eta, ostera, euskal zinegileak 1991 eta 1995 bitartean Farmacia de guardia, humorea eta eguneroko gaiak nahasten zituen egoera-komedia formatuko seriea garatzen du. Merceroren proposamen berriak telebista espainiarraren historian aldi aldaketa ezarri zuela esatea ez da gehiegikeria. Antena 3aren lehen ekoizpen propioa zen eta bere ikusleriaren arrakasta handia ikustean beste kate espainiar desberdinetan ekoizpen propiodun serieak ugaritzen hasi eta bere garaian ukiezinak ziren nazioarteko serieekin lehiatzeko gai zirenak azaldu ziren.

Farmacia de guardia serieak bere ibilian zehar hainbat sari lortu zituen: Adibidez, 1992 eta 1994 bitartean, etengabetasunez, Nazio Serierik Hoberenari Urrezko TP, 1992an Nazio Serierik Hoberenari Ondas Saria edo 1991 eta 1992an Telebista Errealizatzailerik Hoberenari Espainiar Zineko Zuzendarien Saria lortu zituen. 1997an espainiar Kultura Ministerioak Mercerori Arte Ederretako Urrezko Meritu Domina eman zion. 1998an, Farmacia de guardia seriearen telebista-ibilbide arrakastatsuaren ondoren, La hora de los valientes, agian metraje luzeko bere filmik hoberena dena, egin zuen. Espainiar guda zibilean girotuta, gipuzkoarrak bere begirada anarkista idealista eta inozoan jartzen du, Prado Museoko zaindaria izanik, Madrileko faxisten setiotik salbatzeko margolanen tokialdatze famatuan zehar, hustutako aretoetan ahaztutako Goyaren autorretratua aurkitzen du. Une horretatik aurrera, artelan baliogarri hori zaintzeko zernahi egingo du. La hora de los valientes filmean, hiria menperatzen duten miliziano komunisten zein bonbardatzen duten faxistei buruz euskal zuzendariak egiten dituen argazkiek benetako gaitzespena eragiten du. Aldiz, protagonista gisa diharduen anarkista inozoa, gardena den pertsonaia urrietako bat bezala azaltzen da eta, beraz, ikusleak berorrek defendatutako ideologiarekin identifikatzera jotzen du. Bitxia hauxe da: benetako bizitzan Merceroren aita guda zibilean zehar anarkista talde batek eraila zela. Paradoxa horrek, jakina, nahasmenera eraman gaitzake.

Zinegileak bere garaian, egoera hori azaltzeko, anarkismoaren dimentsio idealistan nolabaiteko erakargarritasuna aurkitzen ziola adierazi eta, gainera, betidaniko gorrotoetatik ihes egiteko bere gogoa gehitzen zuen. La hora de los valientes filmak Moskuko XXI Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia eta Euskal Zinearen XVI Astean Metraje Luzerik Hoberenari Ikusleen Saria, beste batzuen artean, lortu zituen. 2001ean Gasteizko Euskal Zinearen Asteak omenaldia eskaini zion. Omenaldi horretan aurkeztu zen El humor y la emoción: el cine y la Televisión de Antonio Mercero, Carlos J. Plazak eta Jose Luis Rebordinosesk koordinatu eta Euskal Filmategiak editatua. 2003an Mercerok Planta 4ª (Zuzendaririk Hoberenari Saria eta Montrealgo Zinemaldian Ikusleen Saria) estreinatu zuen. Film horrek Merceroren zigilua darama minbizidun gaixo nerabeek egindako barrea eta negarra bateratzen dituen komedia baita. Haurtzaroa eta nerabezaroa eta laztantasuna, humorea, mina eta samintasunaren arteko armonia Merceroren ibilbide artistikoaren eta aktoreen mailarik hoberena erauzteko erraztasuna ere, arlo horretan ume eta nerabeekin lan egin beharra izan duenean nabarmenduz, bere konstantea izan dira. Urte horretan ere Telebistako Arte eta Zientzia Akademiak "Toda una vida 2002" Saria eman zion. Manolito gafotas (2004) serieak, bere benetako telebistaren erreinutik alde egite tristea suposatu zion. Filmaketan jasotako iradokizun batzuk ez zitzaizkion zinegileari atseginak izan eta ez zuen seriea bertan behera uzteko zalantzarik izan.

Metraje luzeko bere ¿Y tú quién eres? (2007) filma, Alzheimerrari buruzkoa zen. Mercerok esanetik, film horren zioa bere lagun bat gaixo horren biktima izanaren esperientziak eman zion. Zinegileak berak gaixo hori izan zuen. Bere erorketa sumatu ala geroaren halabeharrezko ironia zen? 2010ean Espainiako Zinematografia Zientzia eta Arteetako Akademiak Ohorezko Goya Saria eman zion Mercerori eta lasartearrak, osasun arazoengatik, ez zuen joaterik izan. Akademiako Zuzendaritza Batzordeak saria "por su inmejorable carrera cinematográfica, repleta de éxitos y de experimentos interesantes en campos tan amplios como el cortometraje, el mediometraje y el largometraje" eman zion. Akademiak, Mercerok "aunar humor y dolor en casi todas sus producciones con un estilo personalísimo"

CRL



  • La oveja negra (1960, Ml)
  • Un taxi para Tobruk (1961) de Denys de la Patellière (ekoizpen-laguntzailea)
  • Pis (1961, Ml.)
  • La muerta (1961, Ml)
  • Terror en la noche (1962) Harald Reinlena (2. ekoizpen laguntzailea)
  • Noche de verano (1962) Jorge Graurena (ekoizpen-laguntzailea)
  • Trotín Troteras (1962, ML) (Pariseko Artearen Biurtekoko Saria, 1965)
  • Lección de arte (1962) (Donostiako Zinemaldian Kantauriko Perla eta Urrezko Kontxa, 1962)
  • Se necesita chico (1963)
  • Ritmos en las pastas (1968, Ml NO-DOrako)
  • Viaje por Cuenca (1969, Ml NO-DOrako)
  • Universidad de Navarra (1969, Ml)
  • La balada de los cuatro jinetes (1969, Ml NO-DOrako) (Valladolideko Giza-Baloreen eta Erlijio-Zinearen Nazioarteko Astean Urrezko Galburua, 1969)
  • Ritmos postales (1970, Ml NO-DOrako)
  • Ritmos telegráficos (1970, Ml NO-DOrako)
  • Tajamar (1970, Ml NO-DOrako)
  • Elegía por un circo (1970, Ml NO-DOrako) (Bartzelonako Margodun Zine-Astean Ohorezko Aipamena, 1970)
  • Póker de cartillas (1971, Ml) Horacio Valcárcelena (argudioa eta gidoia)
  • La garbanza negra, que en paz descanse... (1971) Luis María Delgadorena (argudioa eta gidoia Luis Sánchez Polack, José Luis Coll eta Manuel Ruiz Castillorekin)
  • El orfeón donostiarra (1971, Ml NO-DOrako)
  • Misa vasca (1971, Ml NO-DOrako)
  • El pueblo y la música: curiosas reacciones en los gustos musicales (1971, Ml NO-DOrako)
  • Ballet futbolístico (1971, Ml NO-DOrako)
  • K-HITO (1971, Ml NO-DOrako)
  • El humorista Pablo (1971, Ml NO-DOrako)
  • Mingote (1972, Ml NO-DOrako)
  • Hábitos de compra (1972, Ml NO-DOrako)
  • La rueda de la alimentación (1973, Ml NO-DOrako)
  • Difícil "faena" (1974, Ml NO-DOrako)
  • Manchas de sangre en un coche nuevo (1975)
  • Las delicias de los verdes años (1976)
  • La guerra de papá (1977)
  • Tobi (1978)
  • Picasso insólito (1978, Ml NO-DOrako)
  • La próxima estación (1982)
  • Buenas noches, señor monstruo (1982)
  • Espérame en el cielo (1987) (Taorminako Zinemaldian Aktorerik Hoberenari -José Soriano- Saria, 1988; Biarritzeko Zinemaldiko Sari Nagusia, 1988; Goya Saria Bigarren mailako Aktorerik Hoberenari -José Sazatornil-...)
  • El tesoro (1988)
  • Mérida insólita (1989, Ml)
  • Don Juan, mi querido fantasma (1990)
  • La hora de los valientes (1998) (Moscuko Zinemaldian Epaimahiaren Sari Berezia, 1999; Tolouseko Zinemaldian Filmerik Hoberenari Ikusleen Saria, 1999; Bruselaseko Zinemaldian Lehen Saria, 1999; Euskal Zinearen Astean Ikusleen Saria, 2000; Goya Saria Bigarren mailako Aktoresarik hoberenari -Adriana Ozores-...)
  • Planta 4ª (2003) (Montrealeko Zinemaldiko Ikusleen Saria eta Zuzendaririk Hoberenari Saria, 2003; Valenciako Mostran Ikusleen Saria, 2003...)
  • ¿Y tú quién eres? (2007)
    La casa de Lúculo (La víspera de nuestro tiempo seriea, 1967, TVE)
  • El piropo (Luz verde seriea, 1968, TVE)
  • Dentro de la noticia (Luz verde seriea, 1968, TVE)
  • El millón de cada día (Luz verde seriea, 1968, TVE)
  • Uno más uno, tres (Luz verde seriea, 1968, TVE)
  • Mondoñedo (Fiesta seriea, 1968, TVE)
  • Monasterio de Poblet (Fiesta seriea, 1968, TVE)
  • Quesada (Fiesta seriea 1968, TVE)
  • Recuerdo de Quevedo (La víspera de nuestro tiempo seriea, 1968, TVE)
  • Real Sociedad (Históricos del balompié seriea, 1969, TVE)
  • Athletic de Bilbao (Históricos del balompié seriea, 1969, TVE)
  • Simposium para la paz (1969, TVE) (Montecarloko Zinemaldian UNDA Aipamen berezia, 1970)
  • Crónicas de un pueblo (1971-1974, TVE) (Telebistako Nazio Saria, 1972; Ondas Saria, 1972; Urrezko TP Saria, 1972...)
  • La cabina (1972, TVE) (Telebistako Nazio Saria, 1973; Ondas Sariak, 1973; Emmy Saria, 1973; Montecarloko Zinemaldiko Nazioarteko Kritikaren Saria, 1973; Miláneko MIDEFeko Marconi Saria, 1973...)
  • Los pajaritos (1973, TVE) (Montecarloko Zinemaldian Errealizatzailerik Hoberenari Cino del Duca Saria, 1974)
  • Don Juan (1974, TVE) (Urrezko Arrosa, Montreauxeko Zinemaldian Nazioarteko Kritikaren Aipamen Berezia eta Hiriko Saria, 1974; Hollywoodeko Zinemaldiko Barietate-Programarik Hoberenari Lehen Saria , 1975)
  • Este señor de negro (1975, TVE) (Telebistako Serierik Hoberenari Ondas Lehen Saria, 1975; Telebistako Serierik Hoberenari Urrezko TP Saria, 1975)
  • La Gioconda está triste (1976, TVE) (Montecarloko Zinemaldian Espezializatutako Kritikaren Aipamen berezia eta Nazioarteko Epaihaiaren Aipamen Berezia, 1976)
  • La noche del licenciado (1977, TVE) (Montecarloko Zinemaldian UNDA Saria, 1977)
  • Verano azul (1979-1980, TVE) (Pragako Zinemaldian Beatriz mon amour atalagatik Errealizatzailerik Hoberenari Saria , 1981; Plovdiveko Zinemaldian El encuentro atalagatik Zilarrezko Kutxa ; Municheko Gazte Zinemaldian No matéis mi planeta, por favor atalagatik UNICEF Saria , 1982; Serierik Hoberenari 1982ko Urrezko TP Saria)
  • El pueblo sumergido (1983, TVE) (Plovdiveko Zinemaldian Haur Progamarik Hoberenari Zilarrezko Kutxa, 1984)
  • Turno de oficio (1986, TVE) (Sienako Teleconfronton Telebista-Idearik Hoberenari Saria)
  • Farmacia de guardia (1991-1993, Antena 3) (1991, 1992, 1993, 1994 urteetan zehar Komediarik Hoberenari Urrezko TP Saria; 1992 Ondas Saria; 1991 eta 1992an Telebista-Errealizatzailerik Hoberenari Espainiar Zine-Zuzendarien Saria)
  • La habitación blanca (2000, TVE)
  • Manolito gafotas (2004, Antena 3)

CRL

  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999, 579 orr.
  • López Echevarrieta, Alberto: Vascos en el cine, Bilbao, Mensajero, 1988, 403 orr.
  • Plaza, Carlos J.; Rebordinos, José Luis Rebordinos: El humor y la emoción; el cine y la televisión de Antonio Mercero, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 2001, 257 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2008, 272 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 2, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2008, 311 orr.
  • Unsain, José Maria: El cine y los vascos, San Sebastián, Eusko Ikaskuntza /Sociedad de Estudios Vascos-Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca, 1985, 355 orr.
  • Zunzunegui, Santos: El cine en el País Vasco, Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia/Diputación Foral de Bizkaia, 1985, 603 orr.

CRL