Abeslariak

Mentxaka Bengoetxea, Itxaro

1964an Lekeition jaiotako mezzo-soprano bizkaitarra.

Bere kantu ikasketak Monique Florencerekin, Bordelen, eta Carmen Martinez Llunarekin, Valentzian, egin zituen.

1989. urtean Bartzelonako Lizeoan egin zuen debuta zuen Leonardo Baladaren Cristóbal Colón operaren erabateko estreinaldian. Ondoren, Mozarten Cosi fan tutte operan Dorabella izan zen, Nicklausse papela egin zuen Offenbach-en Los cuentos de Hoffmann operan, Donizettiren Ana Bolena operan Smeton izan zen, Giordanoren Fedora operan aldiz Dimitri antzeztu zuen eta azkenik, Tchaikovskyren Eugenio Oneguin operan parte hartu zuen Victoria Olga antzokian. Aldi berean, Errege Antzokian, Madrileko Zarzuelan, Sevillako Maestranzan, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Parisko Pleyel aretoan eta Pereladako Jaialdian, besteak beste, abestu du.

Bere opera-karrera, errezital eta kontzertu jardunaldiekin uztartzen ditu, musika barrokotik hasi eta garaikiderarte iristen den errepertorioarekin. Hainbat talderekin abestu du: Ensemble Intercontemporain, Moscuko Los Virtuosos, Scottish Chamber Orchestra, Donostiako Orfeoia, Euskadiko, Bilbo eta Bordeleko Orkestrak, Tolosako Capitole... Beti ere maisu ezberdien zuzendaritzapean, hala nola, Peter Maag, Leopold Hager, Vladmir Spivakov, Garcia Navarro, Ros Marba, Manuel Galduf, Joseph Pons, Bertrand de Billy, Eugen Kohn, David Robertson, Alberto Zedda, Aldo Ceccato, Bruno Campanella, Richard Bonynge, Klaus Weise eta Michel Plasson besteak beste.

Lizeoan egin zen, Jose Luis Turinaren El Quijote lanaren mundu mailako estreinaldian parte hartu zuen Fura dels Baus taldearekin batera eta baita ere, Cristobal Halffter-en El Quijote lanaren mundu mailako estreinaldian.

Fallaren El sombrero de tres picos lana grabatu du Joseph Pons eta Granadako Orkestrakin eta baita ere, Guridiren Amaya eta Ocho Canciones Vascas Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera.