Arkitektura

Mendieta jauregia

Landa giroko jauregia Menagarain, Aiara (Araba). 1763an eraiki zuen, Felipe Antonio de Lapeña arkitekto bilbotarrak, Francisco de Mendieta y Arecha-ren aginduz. Etxea karratua da, alu isurialdeekin eta albo batean gehigarri gisa beste bi eraikin ditu, horietako bat kapera. Harrizko hormak dauzka, harlanduz sendotua bao eta izkinetan. Apaingarri bezala egurrezko irudiak dauzka teilatu-hegaletan eta balkoietan ere nabar ederrak dauzka.

Etxaurre nagusian, beheko solairuan hiru bao dauzkan puntu erdiko arkuz osaturiko ateburua dugu, alkoi handi baten azpian. Erdialdean armarria ageri da. Etxearen inposta bezala inskripzioa ikus dezakegu egilearen izena eta datarekin. Lorategi zabalean hainbat armarriien irudiak eta iturria ditugu.