Musikologoak

Mendialdua Errarte, Rafael

Zuzendari eta musikografoa. Aramaio (Araba), 1938ko urriaren 21ean jaio zen.

Musika ikasketak bere jaioterriko organista zen Fidel Ibarguchirekin hasi zituen. Gasteizko seminarioan sartu zen eta han pianoa Tomas Echavarrirekin eta harmonia Julio Valdesekin ikasi zituen. Salamancako goi-mailako Musika Sakratuko Eskolako ikastaroetara joan zen, bertan Tomás Manzarraga eta Samuel Rubiorekin ikasi zuelarik. Montserrateko abadiako liturgia eta gergorianoko ikastaroan parte hartu zuen.

1976an Gasteizko Santa Maria katedraleko kapera maisuaren postua eskuratu zuen lehiaketa bidez. Urte horretan bertan Gasteizko Seminarioko musika prefekturaren kargu egin zen.

Landatxo abesbatza eratu eta zuzendu zuen. Gasteizko katedraleko artxibo eta maisuetan oinarritutako ikerketa lanak egin ditu.

  • SALABERRI, Sabin et al.: La Música en Álava. Caja Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz, 1997.
  • CASARES RODICIO, Emilio (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Egile eta Editoreen Elkartea, Madril, 2000.
  • SOJO, Kepa (ed.): Compositores vascos de cine. Gasteiz. NEFF, Zinemastea Bilduma 1. 2007.