Literatoak

Martínez de Lezea, Toti

Toti Martínez de Lezearen lan arrakastatsuenak nagusientzako idatzitako eleberri historikoak izan diren arren, azken urteotan hainbat liburu idatzi ditu haur eta gazteentzat. Horien artean, aipatzekoak dira Nur gaztea protagonista duen liburu-sorta luzea, gaztelaniaz eta euskaraz kaleratutakoa (eta beste hizkuntzaren batera, hala nola, ingelesera, itzuli dena). Sorta horretakoak dira Nur eta irlandar gnomoak (2008), Nur eta herensugearen tenplua (2009), Nur eta oihan misteriotsua (2009), Nur eta etxe sorgindua (2010), Nur eta magia kanpamentua (2010) eta Nur eta alfonbra hegalaria (2011).