Arkitektura

Marques de Riscal Upeltegia. Eltziego

Errioxako upeltegi zaharrenetakoa, Eltziegon kokatua. Tradizioaren eta modernitatearen arteko zubia den Ardoaren Hiria garatu du, non antzinako upeltegiaren inguruan, abangoardiako erakin konplexua antolatu den.

Frank Gehry arkitektoari behin eta berriz proiektua burutzeko eskaerak egin ondoren, ezin izan zen akordiorik lortu arkitektoak Eltziego eta Marques de Riscal upeltegi zaharra bisitatu zuen arte.

Estatubatuarrak, bere jaiotze urteko (1929) ardo bat dastatu zuen bisita hartan eta liluratuta geratu omen zen. Honenbestez, Marques de Riscal upeltegi zaharraren (1858) alboan ardoaren gune berezia osatzeko eskaerak aurrera egin zuen eta apustu sendo bat egin zen upelategiaren eraldaketa errealitate egiteko.



Ver mapa más grande

Frank Owen Gehry (Toronto, 1929), Estatu Batuetan finkatua dagoen arkitektoa da, Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatean graduatu zen (1954) eta Victor Gruen eta elkartearen estudioan hasi zen lanean. Zerbitzu militarra egin ostean, Harvardeko unibertsitatean onartua izan zen Hirigintza ikasteko eta hau amaitutakoan, berriz itzuli zen Gruenen bulegora.

Behin ezkondua zegoela eta bi alaba zituela, Parisera joan ziren bizitzera (1961) eta bertan, André Rémonderren bulegoan egin zuen lan. Urte bat beranduago, Los Angelesera itzuli eta bere estilo arkitektonikoa garatzeaz gain, ospe nazional eta internazionala irabazten lagunduko zion bulegoa ireki zuen.

Hainbat proiektu gauzatu ditu: Bilboko Guggenheim erakusketa, Bodega-Hotel Marqués de Riscal, Walt Disneyeko kontzertu-sala... Beste hainbat sarien artean, 1989an Pritzker saria irabazi zuen, berak diseinatutako eraikinen forma berritzaile eta bereziagatik.