Kontzeptua

Marexalak (2009ko bertsioa)

manixal.
manitxal.

Zuberoako maskaradako pertsonaiak. Manitxal edo manixal izena ere ematen zaie, eta ferratzaileak dira. Beren lanbideari dagozkion abesak erabiltzen dituzte. Lore-saltzaile izeneko pertsonaiak galdu zirenetik eskea egitea dagokie. Irri-gertaera batzuen ondoren txerreroa ferratzeko itxurak egiten dituzte, eta ijitoen laguntzarekin, gauza bera egiten dute zamaltzainarekin.