Abeslariak

Mardones, José García

Abeslari. Fontechan (Araba), 1868ko abuztuak 14an jaioa; Madrilen, 1932ko maiatzak 4an zendu zen.

Tiple gisa abestu zuen eta Briviescako (Burgos) Eustaquio Recio organistarekin ikasi zuen musika. Arambururekin pianoa ikasten jarraitu zuen Gazteizen. 16 urte zituela, Palentziako katedraleko salmo-kantariaren plaza lortu zuen. Lau urte beranduago Madrilgo kontserbatorioan sartzeko ahaleginean huts egin zuen ere; Errege Kapera eta Errege Antzokian ere ez zuen lortu. Zarzuelako konpainietan eman zuen izena eta estreinaldia, Chapiren Música clásica obrarekin egin zuen. 1907an, Errege Antzokian abestu zuen Lorenzo Perosiren Moisés oratoria. Sagi-Barba konpainiarekin Buenos Airesera joan zen. Denbora batez Milanen ikasi zuen eta Erroman, garrantzizko paperak abestu zituen. Hauen artean bere oniritzia suposatu zuen interpretazioa, Arturo Toscaninirekin antzeztutako Verdiren Requiema. 1911an, Bostonen izandako arrakastaren ondoren, New Yorkera joan zen bizitzera eta Metropolitaneko titularra izan zen hamaika urtez. Eztarriko gaitzak arrazoi, 1926 urtean Espainiara itzuli zen eta bere emanaldiak murrizten joan zen. 1928 eta 1929 urteetan Gasteizen bi kontzertu eskeini zituen.

  • SALABERRI, Sabin et al.: La Música en Álava. Caja Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz, 1997.
  • CASARES RODICIO, Emilio (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Egile eta Editoreen Elkartea, Madril, 2000.