Arkitektoak

Manzano-Monis Mancebo, Manuel

Sevillan 1913an jaiotako arkitektoa eta urbanista. Madrilen hil zen 1997ko urriaren 26an, eta Hondarribirako hilerrian lurperatu zuten.

Hain ibilbide zabalari so eginez, azpimarratzekoa da Euskal Herriarekin izan zuen harreman berezia. Hondarribian Arte Ederretako bertako Ordezkaria izan zen, eta Gipuzkako Arte Ederretako Aholkulari Probintziala. Hondarribiko hiribilduaren antolamenduaren arduraduna izan zen (1952) eta, era berean, 1963an hiri bereko harresien inguruko esparrua berriztatu zuen. Hori guztia dela eta, San Fernandoko Akademiaren aipamen berezia erdietsi zuen eta 1982an Pariseko Philippe Rothier Fundazioaren eskutik Hirien Berriztatzearen inguruko Europako Saria jaso zuen. Horrez gain, 1966an Donostiako Golf Klubeko egoitza soziala ere burutu zuen (Jaizubian, Hondarribia) eta 1968tik 1970era Bilbon Sarrikoko campusean Arte Ederretako fakultatea.