Eskultoreak

Lussa, Domingo de

XVI. mendeko eskultorea, Iruñekoa (Nafarroa).

Larunbeko (Nafarroa) erretaula, Ardanatzeko nagusia eta albokoa, Subitzakoa eta Iruñeko Santa Engrazia komentuko erretaulak, guztiak ere Nafarroan, berak eginak direla esaten da. Arroitzeko Santa Maria Magdalenako eta Berriobeitiko erretaulak ere berak egin zituen. Pedro Gonzalezekin batera egin zituen Muru Artederretako erretaula nagusia, Tebasko elizarako santutegia eta bi alboko erretaula, eta baliteke Saraleguiren erretaula nagusia egiten ere parte hartu izana. Pedro de Zabalarekin batera aritu zen Ziritzako erretaula egiten eta Espartzako (Nafarroa) alboko erretaulak egiten. Beste hainbat tokitan erretaularen irudiak eta exentuak ere berak eginak dira; besteak beste, Berriobeitiko parrokietan, Muru Artederretan, Biurrunen, Ziritzan, Subitzan eta Espartzan.

Erref. Garcia-Gainza: La Escultura Romanista en Navarra, 55, 121, 123, 131 or.; Camón Aznar: El escultor Juan de Ancheta, 86, 87 or.