Abesbatzak

Luberri Abesbatza

Luberri abesbatza 2008ko urtarrilean sortu zen. Izena antiguako auzoan dagoen Antigua-Luberri ikastetxetik datorkio. Musika zaletasuna eta abesteko gogoa zeukaten hainbat gurasok abesbatza bat osatzeko ideia izan zuten, eta Ikastetxeko Guraso Elkartearen laguntza jaso zuten, bertan abesbatza antolatzeko. Hasierako partaideak ikastetxeko gurasoak izan baziren ere, berehala bildu ziren bertara irakasle batzuk, eta baita ere ikastetxearekin hartuemana aspaldian izan zutenak. Ahots nahasien abesbatza da eta bere sorreran gutxi gora behera 7/8 lagun zeuden korda bakoitzean.

Bere hasieratik zuzendari lanetan Junkal Guerrero Langara andoaindarra aritu da.

Lehenengo urtean jendaurrean abestea zer zen ikasteko, San Bartolome eleizan bere lagunen aurrean abestu zuten. Eta hortik aurrera abesbatza goraka joan zen, bai errepertorioan, bai emandako kontzertuetan, ....

Badira urtez urte ematen dituen hainbat ekitaldi, hala nola gabonetan Antiguako auzoan eskeintzen duten kontzertua, abenduaren 23an (auzoan Olentzero dabilen bitartean), udaberri aldean beste abesbatza batekin egindako elkartrukaketak (ad. Igeldoko Lezkarri abesbatza, Goizuetako Umore Ona abesbatza, Astigarragako Aiztondo abesbatza, ...)Ikasturte amaieran kontzertua eman ohi dute Antigua auzoan, bertan ongi errotuta baitago. Eta horrexegatik auzoko gaztetxoekin, Musika Eskolako lagunekin,... emanaldiak eman ditu, eta bertako jai-batzordeak eskeini dizkion aukerak aprobetxatu ditu eta auzoko jaietan abestu izan du (Mikel Laboa zenaren omenez, San Sebastianeko jaietan,...) 2011ko gabonetan San Vicente eleizako gabonetako kontzertuan parte hartu zuen Santa Cecilia abesbatzarekin batera, 2012ko urrian Mariaren Bihotza abesbatzaren 50. urteurrena ospatzeko gonbidapena jaso du.

Urte hauetan zehar errepertorioa handitzen joan da, pixkanaka pixkanaka, erronka handiagoak hartuz. Euskal folklorearekin batera, musika koraleko atal gehienak lantzen saiatu dira, espiritualak, atzerriko folklorea, abesti modernoak, musika erlijiosoa, ...

  • Luberri Abesbatza. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa. [Kontsulta data: 2014ko uztailak 3].