Lekaide eta lekaimeak

Loyola, Ignacio de

Ignacioren bizitza aztertzeko, eliztartu zenetik konpainia sortu zuen arte, Luis Gonzales de Camararen (bere izenez aipatzen dira) Acta P. Ignatii aipatu behar da lehenik eta behin. Camara, ordea idazle hutsa baino ez zen izan edo kopiatzailea esan genezake, izan ere, Ignacio bera izan zen benetako egilea, han bere bizitzako kontakizuna moldatu zuena. Acta horien edizio kritikoaren testu originala, gaztelaniazkoa eta italierazkoa Monumenta Ignatiana delakoan topa dezakegu (4.8 seriea, I, 1-96. or.; Madril, 1904), Monumenta Historica Societatis lesu delakoaren editoreen baitakoa. 1524tik 1556ko uztailera idatzitako gutunak edo Lettere delakoak aipatutako Monumenta Ignatiana (I seriea, hamabi liburukitan emana; Madril, 1903-1913). lanean jaso eta argitaratu ziren kritikoki. Exercitia et Directoria delakoa Monumenta horren II. seriean (Madri, 1918). Lau liburukitan jasota, III. seriean eman ziren Constitutiones et Regulae delakoak (Erroma, 1934-1948). Acta P. Ignatii horiez gain, goran aipatutako Monumenta Ignatiana lanean, IV. seriean beste iturri narratibo batzuk topa daitezke, Scripta de S. Ignatio izenburupean, bi liburukitan emana (Madril, 1904-1918). Jendartean zabaltzeko, Aita Victoriano Larrañagak Obras completas de S. Ignacio de Loyola. Introducciones y notas del... argitaratu zuen. Liburuki bakarra agertu da (Madril 1947).

Denboraren eta balio kritikoaren araberako hurrenkeran honakoak dira agertu ziren lehenengoak: Aita Ribadeneira (lehenengo edizioa, Napoli, 1572), 1575eko data du G. Polancorenak (Madril, 1894), G.P. Maffeik taxutua (Erroma, 1585), N. Orlandinik Historia Societatis Iesu delakoan emana (lehenengo zatia Sacchinik editatu zuen Erroman, 1615) eta J. Pienek Acta Sanctorum delakoetan barneratutako Commentarius praevius, uztailak VII (Anberes, 1731). D.Bartoliren Della vita e dell'istituto di S.Ignacio di Loyola (Erroma, 1650) lanak oihartzun handia izan zuen, eta Espainian, Fr. Garciaren Vida, virtudes y milagros de S. Ignacio de Loyola (Madril, 1685) lanak, Bartolik egindakoaren oso antzekoa edukiari dagokionez. Denboran aurrerago joanez, A. Astrainek Historia de la Compañía de Jesús en la Asistencia de España, I (Madril, 1902) lanean San Ignacioren biografia zabal eta kritikoa eskaini zuen; P. Tacchi Venturik ere gauza bera egin zuen Storia della Compagnia di Gesü in Italia, II-III (Erroma, 1950-1951) lanean. Era berean, A. Huonderren Ignatius von Loyola: Beiträge zu seinem Charakterbild (Kolonia, 1932) eta I. Casanovaren S. Ignasi de Loyola (Bartzelona, 1922; M. Querak gaztelaniara itzulia Bartzelonan, 1944) ere aipatu behar dira. Orain arte aipatutakoak Jesusen Konpainiako kide ziren. Baina, santuaren biografo lanetan egile anitz aritu zen, baita protestanteak ere, Füllop Millerren Die Mach:des Geheimnis der Jesaiten (Leipzig, 1920) lanean ematen den zerrenda bibliografikoan ikus daitekeen moduan. Horien artean H. Stoekius (Heidelberg, 1913) eta H. Bohmer aipatu behar dira bereziki, objetibotasuna zaintzeko ahalegin berezia egin baiztuten. Gainera, bigarrenaren kasuan, Leipzigen 1902an Gonzales de Camararen Acta P. Ignatii alemanierara itzuli ostean, 1914an Studien zur Geschichte der Gesellschaft lesu argitaratu zuen.

Monografia andana dago Loyolaren izaera korapilatsu eta azpiratzaileari dagozkion hainbat alderdi ikertu dituztenak. Aipa ditzagun: J. Beguiristain: S. Ignacio de Loyola, apóstol de la comunión frecuente (Bartzelona 1909); J. Granero: La acción misionera y los métodos misionales de S. Ignacio de Loyola (Burgos 1931); J. de Guibert: Mystique ignatienne: à propos du "Journal spirituel" de St. Ignace de Loyola (Tolosa [Frantzia] 1938); Pedro Leturia: Perché la Compagnia di Gesü divenne un Ordine insegnante (Erroma 1940); Id.: Génesis de los Ejercicios de S. Ignacio y su influjo en la fundación de la Compañía de Jésus (Erroma eta Oña [Burgos] 1941); H. Pinard de la Boullaye: Les étapes de rédaction des Exercices de St. Ignace (Paris 1945); I. Iparraguirre: Práctica de los Ejercicios de San Ignacio de Loyola en vida de su autor: 1522-56 (Erroma-Bilbo 1946); H. Rahner: Ignatius von Loyola und das geschichtliche Werden seiner Frómmigkeit (Graz 1947); I. Ortiz de Urbina: San Ignacio de Loyola y los Orientales (Madril 1950); J. de Guibert: St. Ignace de Loyola mystique (Tolosa [Frantzia] 1950), etab. San Ignacio Euskal Herriaren historian: Ikus, bereziki P. Leturia aipatutakoaren lana: El Gentilhombre Iñigo López de Loyola en su patria y en su siglo (Bartzelona 1938; 1941an hiri berean lan bera agertu zen izenburua apur bat laburtuta: El Gentilhombre Iñigo López de Loyola -beste luzamendurik gabe-, garai hartako tentsioak zirela-eta, ziur aski); Perez Arregui: San Ignacio en Azpeitia. Monografía histórica (Madril 1921); J. Adrian Lizarralde: San Ignacio de Loyola penitente en Aránzazu, in "Aranzazu" 8 (1928) 13ss eta 9 (1929) 51ss; A. Coster: Juan de Anchieta et la famille de Loyola (Paris 1930); Fidel Fita: El mayorazgo de Loyola, "Boletín de la Real Academia de la Historia" delakoan, 22 (1893) 545-578; Placido Mujica: Reminiscencias de la lengua vasca en el "Diario" de San Ignacio, in "RIEV" 27 ( 1936) 53ss; J. Malaxecheverría: La Compañía de Jésus por la ilustración del País Vasco en los ss. XVII y XVIII (Donostia 1926); P. de Gorosabel: Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa..., II (Bilbo, 3.8 ediz., 1972) 541-571. or. Erreferentzia bibliografiko berantiarragoak aipatutako lanetan edo Yon Bilbaoren Eusko Bibliografian.