Sendagileak

Lopez de la Alberca, Enrique

Euskal medikua. Algortan (Bizkaia) 1881eko urriaren 9an Algorta jaio eta Bilbon hil zen 1952ko urtarrilaren 28an.

Medikuntza-ikasketak 22 urterekin bukatuz, 1906an lehiaketaz Bilboko udaleko mediku-lanpostua irabazi zuen. 1910etik 1924ra zuzendariorde jardun zuen Etxez etxeko Benefizentzian (Beneficencia Domiciliaria) eta Gota de Leche izenekoan. 1924an, Bizkaiko Haur Abandonatuen Etxeko zuzendari izendatu zuten, eta hartan aritu zen 25 urteko epetik gorakoan. Etxez etxeko Benefizentziaren eta Bizkaiko Gormutuen eta Itsuen Elkargoaren bokala izan zen, Haurren Babeserako Batzorde Probintzialean, eta erakunde haren idazkari ere. Peñaforteko San Raimundoren Gurutzea eman zioten, eta Haurtzaroa Babesteko Kontseilu Nagusiak Merituaren Diploma eta Ohorezko Diploma eman zizkion. Bilboko udalak, medikuaren lana saritzeko, haren izena jarri zion hiriko kale bati.

Erref. Herce y Pérez-Caballero, L.: Historia de las Calles de Bilbao, Bilbao, 1957, 63. orr.