Arkitektoak

Lizardi, Pedro Ignacio

XVII. mendeko arkitektoa. Azkoitian jaio zen (Gipuzkoa). Jose Lizardiren semea zen eta aitari lagundu zion Lekeitiko (Bizkaia) elizako dorrea burutzen 1735ean. 1742an Bergarako (Gipuzkoa) San Pedro elizako dorre ere gauzatu zuen eta 1743an Salazarrekin batera Donostiako Andra Mariaren Basilika diseinatu eta burutu zuen. Horiez gain, Lugoko katedraleko kapera nagusiko sagrarioa egin zuen.