Alardeak Aretxabaletan. 1610 eta 1616 urteen artean, beste auzi bat izan zuten gerrako kontseilu gorenaren aurrean, Aretxabaleta, haranaren buru gisa, bere tertzioen alardeak, hala bake-denboran nola gerran, egiten saiatu zelako. Auzi horretan garaile atera zen, 1614ko urriaren 12ko eta 1616ko apirilaren 16ko epai-mahaiaren erabakien bidez, hurrengo urtean betearazpen-gutuna eman zuenean.