Gebaratarren aurkako auzia 1497an. 1497. urtean, haranak auzitan jarri zuen bere jauna, Oñatiko kondea, Valladolideko Errege Kantzilertzan, koroaren menpera itzultzeko eskatuz. Asmo horren funtsa zen, batez ere, Enrike II.ak egindako mesedeak iraungita zegoela, eta, orobat, monarka beraren testamentuaren klausula bat betetzen ari zela. Auzia urteetan zehar luzatu zen.