Bailarak

LENITZ, Harana

Gebaratarren eremua. Arabako eragin handiko familiak Arlabango bidea, Araba eta Gipuzkoaren artean, kontrolpean zuen nahiz eta bere nagusitasuna, legezko froga fede-emaileetan baino gehiago, izatezko jaraunspenezko domeinuan egon zen. Lehen datu historiko zehatza 1352ko dokumentu batean agertzen da. Bertan Beltrán de Guevarak Vendoyaven «Lenisen lurrean» (Bedoña? ) ondasun higiezinak zituela azaltzen da. Ayerbe Iríbarrek jaso zuenez  (BSBAP, 1984, 571), familiak bailara osoa, batez ere Arrasateko hiribildua, han baitzeuden dorrea eta Zalgibarreko etxe-gotorlekua burdinola eta ondasunekin, jurisdikzio bidez menderatzeko ahaleginak egin zituen. Hiribildua bereganatzea lortu ez zuenez, Beltranek 1370ean lortu zuen haranaren dohaintza.