Bailarak

LENITZ, Harana

Ibarraren jatorrizko osagaiak. Hasiera batean, bailara hau Arrasate, Gatzaga, Aretxabaleta eta Eskoriatzako tokiek osatzen zuten, eta horietako lehena zen buru egiten zuena, guztien artean nagusia eta garrantzitsuena, eta defentsarako lekurik onena. Arrasate 1260. urtean banandu zen haranetik, hiribildu bihurturik, handik aurrera beste hiru herriak bakarrik geratu zirelarik. Gatzaga, berriz, 1331n banandu zen, hiribildu-titulu bera lortu zuelako. Hortaz, Leintz Aretxabaletak eta Eskoriatzak osatuko zuten haien mendeko elizateekin batera.