Itzultzaileak

Leizarraga, Joanes (1988ko bertsioa)

Beskoitzen (Lapurdi) 1506an jaiotako euskal idazlea.

Lapurdin kokatuta badago ere 1506 aldean Behe Nafarroako hizkera hitz egiten zen Beskoitzen. Juana Albret Nafarroako erregina protagonista zela jazotako gertakariak garatu zirenean ziur aski apaiza izango zen Leizarraga. 1559an uko egin zion fede katolikoari eta Kalbinismoan murgildu zen.

1564an Paun sinodo kalbinista bat ospatu zen. Han, euskal lurretan protestantismoa sartzeko gogoz hartutako neurrien artean, Itun Berria euskarara itzultzea adostu zen. Leizarraga apaiza aukeratu zuten eginkizun horretarako, dena den, ez zitzaion itzulpena nahieran moldatzen utzi, izan ere, aldi berean lau ministro kalbinistek osatzen zuten batzorde bat eratu zen, aipatutako lanaren berrikusketa eta jarraipena egiteko. Horietako bi zuberotarrak ziren eta, Jean d'Etcheberry edo La Rive ("le Petit Basque" izenez ere ezaguna) lapurtarra zen, Donibane Lohitzunekoa.

Itun Berriko hitzaurreari so, badakigu etsaiaren atzaparretan gatibu izan zela, baina ez da xehetasun gehiagorik ematen. 1567tik aurrera, Leizarragak Labastide-Clairance herrian lan egin zuen ministro kalbinista modura. Herri horretan antzina gaskoien familiak finkatu ziren, ondorioz, herriak kutsu mistoa zuen eta gaskoiak gehiago ziren euskaldunak baino, baita hizkuntzari dagokionez ere.

Ez dugu Joannes de Leizarragaren bizitzari buruzko xehetasun gehiagorik, 1601ean Bastidako bere parrokian hil zela eta L'Antique goitizenez ezagutzen zutela, besterik ez.