Arkitektoak

Lecumberri Gandarias, Cristobal

Euskal arkitektoa, Leitzan (Nafarroa) jaio zen 1819ko abuztuaren 2an, eta Donostian hil zen 1882ko apirilaren 5ean.

Jaioterrian ikasi zuen lehenengo, eta gero Hernanira (Gipuzkoa) joan zen, bertan bizi baitzen bere familia. Lehen gerra karlistan Frantzian ikasi zuen. 1845ean hasi zuen karrera arkitekto gisa Madrilgo Arkitekturako Eskolan, eta titulua 1852an jaso zuen. Urte horretan bertan eman zitzaion Carballoko (Galizia) bainuetxearen proiektua eta eraikuntza. 1861ean Estatuak deitutako eroetxe-eredu baterako proiektu-lehiaketan lehen saria eskuratu zuen.Bereak dira, horrez gain, Madrilgo Pauldarren elizaren proiektua eta Gasteizko Salestarren elizarena (1879). Bigarren gerra karlistan, Lecumberrik Frantzian nekazaritza eta filosofia ikasi zituen, eta gai horren inguruko hainbat liburuxka idatzi zituen. San Fernandoko Arte Ederren Goi Mailako Akademiako kide izan zen.

Erref. Urrutia, E. "Galería biográfica de vascos ilustres". Euskalerriaren Alde, 1916, VI, 649-650 orr.