Sendagileak

Lavie, Maurice

Sendagilea, Baionan (Lapurdi) jaioa, 1882ko uztailaren 25ean.

Medikuntza-ikasketak Bordelen egin zituen. Fromaget doktorearen klinika-laguntzailea izan zen; oftalmologia irakaslea Bordeleko poliklinikan 1902an eta Pasteur klinikan 1903tik 1904ra. 1903an "Société d'anatomie et de physiologie de Bordeaux" elkarteko kide izendatu zuten. Urte hartan elkartearen hirugarren saria irabazi zuen argitaratutako zenbait lanengatik. Gainera, hurrengo urtean "rappel de prix" bat lortu zuen. 1904an, "Journal de médicine de Bordeaux" aldizkarian Le traitement des afections des membranes profondes de l'oeil par les injections intraténoniennes memoria argitaratu zuenean, Bordeleko Medikuntza eta Farmazia Fakultateak "Amis de l'Université" saria eman zion. Honako doktore-tesi hau egin zuen: De la Cure radicale des dacryocystites par l'extirpation totale du sac lacrymal.

Ik. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. >1906).