Matematikariak

Lascurain Otaño, Antonio

Intelektual argentinarra, Concordian (Entre Rios) jaio zen 1894an eta 1957 hil zen.

Bere aita Donostian jaioa zen euskal sendia bateko seme. Jaiotasunez jantzia, bere lan intelektuala arrakastaz beteta dago. 1911an Concordian merkataritza-peritu titulua lortu zuen. Buenos Aireseko Ekonomia Fakultatean Herri Kontularia (1914), sei urte geroago Filosofia eta Letren Fakultatean Zientzia Zehatzen irakasle titulua eta Buenos Aireseko Unibertsitateko Zientzia Zehatz, Fisika eta Naturakoen Fakultatean ingeniaritza zibileko titulua lortu zituen.

Irakaskuntza mailan lan zabala izan zuen : C. Pellegrini (1922) Goi mailako Eskolan Matematika eta Fisika irakaslea; Manuel Belgrano Nazio Ikastetxean (1927-1931); H. Vieyteseko Merkataritzarako 3 zkidun. Nazio Ikastetxean (1929-1948); Buenos Aireseko Unibertsitateko Albaitaritza eta Agronomia Fakultatean (1937-1948); Unibertsitate bereko Ekonomia-Zientzien Fakultatean (1937-1956). 1944-45 Ikasturtean bonaerensear Unibertsitateko Ekonomia-Zientzien Fakultatean kontu-hartzaile betekizunetan aritu zen eta, geroztik, 1956ra arte Fakultate bereko aholkulari eta Finantza-Matematiken Institutuko zuzendaria izan zen.

Euskal edozein gairekin zerikusik zuenaren laguna, Argentinan sortutako euskal talde desberdinekin harreman estuak izan zituen : Instituto Americano de Estudios Vascos, Gure Etxea, Euskal Etxea eta Laurak Bat.

Bere ikerkuntza lanari esker hurrengo lanak argitaratzeari ekin zion:

  1. Proyecto para la provisión de luz y fuerza a un establecimiento agrícola, Buenos Aires
  2. Cálculo de la tasa real en las amortizaciones. Modificación de la primera aproximación en la fórmula de Baily, Buenos Aires, 1930
  3. Utilización de las funciones hiperbólicas en algunas expresiones de matemáticas financieras, Buenos Aires, 1930
  4. Determinación del valor de un parámetro en la exponencial, Buenos Aires, 1934
  5. Desarrollo del Binomio de Newton, algunas aplicaciones y relación con otros desarrollas, Buenos Aires, 1935
  6. Algunos procedimientos para el cálculo de la tasa del interés en las imposiciones a interés compuesto, Buenos Aires, 1937
  7. Funciones hiperbólicas, Buenos Aires, 1937
  8. Tablas Usuales: Logarítmicas, Estadísticas, Trigonométricas, Comerciales, Financieras, de Mortandad, de Conmutación, de Seguro, Buenos Aires, 1939 (José Lambiase eta Raúl José Rocaren lankidetzarekin idatzitako lana)
  9. Los Cuadrados Latinos y Grecolatinos o Cuadrados de Euler, Buenos Aires
  10. Procedimiento para el cálculo de la tasa de interés en un tipo de renta cierto, Buenos Aires, 1952
  11. Algunos elementos para el estudio del Sistema de Numeración Vigesimal de los vascos, Buenos Aires, 1952
  • IRUJO, Andrés María de. "In Memoriam: Don Antonio Lascurain", Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos, 28. Zkia., 1957.