Matematikariak

Larue, Jean Baptiste

Baionan jaiotako aritmetikari trebea, merkataritzan egoera ospetsua lortu izan ondoren Lyonen negoziatzen zebilen bitartean hil zen. Egoera ospetsu hori hurrengo gaiari buruz idatzitako oinarrizko lan bikain bati esker lortu zuen: Bibliothèque de négociants -1758-, 2 ale in 8.°. Aldaketari buruzko teoriaz ziharduen.

Erref. Edouard Duceré: Dictionnaire historique de Bayonne, 2 ale, Bayonne, 1911-1915.