Sendagileak

Lartitegui, Jesus

Euskal medikua, 1893ko otsaialaren 28an jaio zen Gernikan eta Caracasen hil zen 1956. urtean.

Medikuntza Madrilgo Unibertsitatean ikasi zuen (1918). Bilboko eta Hanburgoko Ospitaletako Medikua; baita Maternité Bandelocque eta Pariseko Brocakoa ere. Titulua Venezuelako Unibertsitate Zentralean berresten du (1945), geroztik La Guairan Gurutze Gorriko mediku-burua, "Perez de Leon" ospitaleko zuzendaria, Petare (46-48), eta mediku partikular bezala arituz ere. Caracaseko Euskal Etxeko bazkidea.