Sendagileak

Larregla Nogueras, Santiago

Mediku analista, Madrilen jaio zen 1893ko maiatzaren 1ean eta hiriburu berean hil zen 1958ko abenduaren 26an.

Joaquin Larregla musikalari nafarraren semea zen. Aulas Medicas en Navarra. Crónica de un movimiento cultural, Iruña, 1952. Archivos Ibero Americanos de Historia de la Medicina izeneko aldizkarian, pertsonaia nafar batzuez idatzitako bere idazlanak agertu ziren.

Erref. Iribarren, M.: Escritores navarros, Iruña, 1970, 138 orr.; J. Bilbao: Bibliografia, Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco.