1905eko apirilaren 10ean Azkoitian (Gipuzkoa) jaiotako idazle gipuzkoarra.
Jesuita. Irakasle lanetan aritu da Caracasen, Bilbon, Las Palmasen, Tuteran. 1956-59an Eusko Gogoa aldizkarian argitaratu zituen bere lanak: Milla ta bat gauetako ipuinak, Las revoludes de Venezuela en el siglo XVIII, Venezuela'ka matxinadak amazortzavo gizaldian, Arturo Campiónen Lengua y Raza lanaren itzulpena; Juan de Lacosa, Anchieta misiolariari buruzko idatziak, etab. Lan didaktiko ugari egin ditu: Ludijakintza, Kristal-jakintza, Mineral-jakintza. Euskaltzaindiak testu bakoitzaren kopia gordetzen du. 1975ean, Landare jakintza botanika agertu zen.