Ingeniariak

Larramendi Muguruza, José Agustín de

Errepide-ingeniari gipuzkoarra. Mendaro, 1769-03-30 - Madril, 1848-05-27.

Jose Agustin de Larramendi Espainian izendatua izan zen lehendabiziko errepide-ingeniaria izan zen. Horrela, zalantzarik gabe, igaroko da ingeniaritzaren historiako aipamenetara, baina ez da ingeniaritza itu horregatik entziklopedia honetara ekarri izanaren arrazoia, bere lorpenik handienak eskuratzeko erakutsi zuen izaera baizik; ideia propio handirik gabe, baina beste batzuk sartu zizkiotenak egikaritzeko determinazio handiduna izanik, gutxi batzuen esku besterik ez dagoen Espainiako herrilanen teknifikazio eta modernizazioan erabakigarritasunezko ekarpena egin zuen pertsonaia-mota bikain adierazten digu.

Eraikuntzari lotutako sendia bateko kide (bere aita Mendaron lanak tasatu eta proiektatuz aritzen zen), Larramendi ikastera jaioa zela zirudien eta, beharbada, arkitektura lanetan jardutera, bere aitarekin batera, hiru urtetan zehar, horretan prestatzeari ekinez. Bere aitari esker, hezkuntza zaindua izan zuen. Aitaren heriotza goiztiarrak, halere, bere asmoak azkartu egin zituen, Madrilera joatera bultzatuz, eta bertan San Fernando Arte Ederretako Akademian matrikulatu zen 1788. Urtean. Bere Akademiako egotalditik arkitekto titulua eta, bere kalitateagatik sariak jaso zituzten eraikuntza-proiektuak ondorioztatu ziren.

Arkitekto bezala, halere, ez zuen jardun eta gainera, Ingeniari Kosmografoen Taldean lortu zuen irakasle lanpostua erakargarriagotzat jo zuen (1896) bertatik, gerora, Infanteriako Teniente maila lortzea eratorriz. Albisteak jakinak ditugun lehendabizi izan zuen betekizuna Madrilgo Astronomia-Behatokian meteorologia irakatsi izana da. Bertan, beharbada, natura-fenomenoei buruzko bere ezagutzak, hidrologikoak edo lur-ikarazkoak zirela, zabaldu egin zituen baina bestalde harreman "etekingarriagoak" ezartzerik ere izan zuen: Errepide-Ikuskatzaile Nagusi berria, Guzman Kondea, ezagutu (zelan ondo ez dakigu baina) zuen eta beronek Estatuko Lehen Errepide-Ingeniari bihurtu zuen [izatez, geroago ingeniari izendatuak izango ziren beste ospetsu zirenekiko -Jose Chaix (1765-1809), Francisco Javier Barra (1764-1841) edo Francisco Javier Van Baumberghen- lehentasunez.

Bere ingeniari izendapen historikoaren (1799ko uztailaren 27a) ondorengo bi hamarreko gorabeheratsuetan zehar, Larramendik lehendabizi Guzmanen agindupean lan burokratikoak egiten jardunaz eta 1801etik aurrera Jose Agustin de Betancourten (1758-1824) (ilustratu eragin handikoa, herrilanen teknifikazioan betebehar erabakigarria izandakoa), agindupean lan-ikuskapenei buruzko datu teknikoak nekerik gabe bilduz administrazio-zereginak bete zituen.

Ez zen, halere, 1820ra arte, Ubide eta Errepideetarako Batzordea izenekoaren buru izanik Penintsulako komunikazio bideen egoera aztertzeaz arduratuko zenera arte, bere izenak ospea lortuko zuen unerik iritsiko. Emaitzak, azken mende erdian egindako lana guztiak biltzeaz gain gerora begirako lanetarako arauak ezartzera zetorren txosten baten bildu ziren, geroko lege batzuetarako oinarri izanez. Bere proposamenen handinahitasunaren ideia "itsasoko" portuak herrilan bezala azaldu izanak eta bi urtetako epean, ingeniaritza-ikasketak zabaltzearen alde izanak ematen digu; ideia biak Betancorutek, 1807an atzerriratu orduko, aldeztuak izan ziren. Bere beste jardun ofizialen artean: Manchako urtegien hustubidea (1805), Ciezako ubidearen ikuskatzea eta Guadalquivirren nabigazio eta ureztaketarako ubide baten proiektua (1818) izan ziren.

Penintsula-komunikabideei buruzko Txostenaren arrakasta partziala izan arren, herrilanen berregituraketa eta modernizazioa zintzilik jarraitzen zuen gaia izan zen. Hiruko liberalaren epean zehar baino ez ziren Ubide eta Errepide-eskola (1821) edo posta zerbitzuaren eta errepide zerbitzuaren (azken hau, egia esan, Larramendik zuzendua, hain zuzen ere) arteko banaketak bezalako aitzinamenduren batzuk nabarmendu. Egikari honen atzean herri-ingeniariek talde atzeratu eta gainbehera etorritakoa osatzen zutenaren irudia zabaltzeko antzinako erregimenaren ohiko indarren eragina aurki dezakegu. Eta izatez, 1823an konstituzio-erregimenaren azkentzearen ondoren, antzinako erakunde-antolaketa berpiztu egin zen, eta ingeniari militarrek berriro herrilan guztiak kudeatu zituzten, guda-egoeran zerbitzu hori bertan behera uztearen lepo bazen ere. Gobernuaren eskariz, Larramendik prestatu zuen berrantolaketarako plangintzak, 1829ko hasieran, herrilan handietarako ingeniari militarrek ez zutela behar adina eskarmentu bezalako ideiak sostengatzen zituen; edo are zorrotzagoa dena beharbada: San Fernandoko arkitektoek 'obra zibiletako ingeniari batek zer ezagutza behar zituen ere ez zekien'.

Larramendik behar zuen giroa politikagintzaren irekitasuna zen. Izatez, eraberritze nagusia ez zen hamarreko gaitzesgarriaren amaiera Javier de Burgos Sustapenerako Ministro berriak Posta eta Errepide Zuzendaritza bitan zatitzea erabaki zuenean, azken horretan Larramendi buru ezarriz, baino iritsi. Bere lehen ekintzetariko bat Errepideetarako Eskola berriz zabaltzearena izan zen. Baina Larramendiren asmaketak haratago joan ziren, jakina ingeniaritzaren onurarako, zeren bere adindupean Errepideetarako Ingeniarien Taldea berreraiki eta 1836ko Araudi organikoa idaztea lortu zituen, bere lan-ibilbide guztiko iturik garrantzitsuenak izanez.

Baina, Larramendi ingeniaritza edota teknifikazioa baino haratago joan zela ohartarazi beharra dago. Espainiako estatuak egun duen probintzia-banaketaren aitatasuna norbaiti leporatu behar baldin badakioke, berari da. Gai honetan luze jarduteko aukerarik ez dugun arren, Larramendik 1822, 1833 eta 1842an egin izan ziren egitasmoetan erabakigarritasunez parte hartu zuen, hiriburuak izendatuz edota lurralde-esparru desberdinen mugetarako irizpideak ezartzeari ekinaz.

Erabat zaila litzateke, hala ere, lerro labur hauetan Larramendiren ekimen ugariak -baita bertute eta akatsak ere- aipatzea. Espainiako ingeniaritzaren historian agintaririk ospetsuenetako bat izan den Fernando Sáenz Ridruejoren (bere, Ingenieros de Caminos del siglo XIX idazlanean, 1990: 43) hurrengoko aipuak, amaiera bezala, Larrameniren nortasuna zerbait hobeto ulertze-bidean jartzen gaitu:

"Agian, Larramendik egindako akats nagusia, gerora ordaintzen garestiena izango zena, eskola berriko zuzendari izatea izan zen. Ingeniarien elkargoaren atea kontrolatzeko interesagatik izango zen, baita harrokeriagatik ere... egia esan, haren zuzendaritza nominala izan zen eta ez zuen ikastetxeko maila zientifikoa handitzeko ekarpenik egin, berak ere ez baitzuen ikasten eta ez zuen ingeniaritzan jarduten. Hala, haren ondorengo Subercaseren izena goraipatua izan bazen ere, haren izena laster ahaztuko zen, eta lehenengoaren erretratua zuzendarien bulegoan ohorezko lekuan badago ere, gaur egun ez dugu Larramendiren irudia ezagutzen".