Sendagileak

Larra Cerezo, Angel de

Euskal jatorridun Madrilen 1809ko martxoaren 24an jaiotako medikua eta idazlea. Madrilen 1900. urtean hil zen.

Terapeutika eta Klinika Aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria izan zen eta geroago, bere Kubako egotaldian zehar, Medicina Médica Española izeneko beste batekoa ere. Bere idatzi eta liburuxken artean euren kalitateagatik nabarmentzen direnak Londres, Budapest eta Parisek bezalako nazioarteko kongresuetan irakurritako Txosten eta Memoria batzuk dira. Kongresuotan aipatutako hiriburu nagusi horiek izendatuta ohorezko mahaiburu izan zen. Mediku militar bezala Covadongako errejimenduetan eta Kuban, Artilleriako kintoan zerbitzatu zuen. Halaber Gudako Eskola Militarrean eta Erregearen Talde Militarrean ere zerbitzatu zuen.