Dantza

Lanestosako "La Danza"

Dantza mota guztiak sailkatzeak berau gidatzen duten patroiak zehaztea justifikatzen du. Modu horretan, xehetasunez betetako sailkapenak eskura ditzakegu.

Mailakatze esklusibo honetatik haratago, dantza hau berez, arkuak erabiltzen diren edo arkuak izendatzen diren bi dantzen azpimultzoen barnean sartzen da, nahiz eta ez izan itxura zehatz hori. Herrialdearen barnean, honakoak nabarmen daitezke:

  1. Arkuekin egiten den dantza, leku fisiko zehatz batean burutzen dena. Aipatu arkuek, aurretik zehaztutako forma hori dute. Lore eta adar horniduraz edo gabe. Danzante edo dantzari bakoitzak arkua darama: Iurretako. Gorularien Arku Dantza (Bizkaia); Gipuzkoako. Uztai haundi Dantza eta Uztai txiki Dantza; Oñatiko (Gipuzkoa). Arku Dantza; edo Nafarroako Erriberako Dantzari dagozkion Arku Dantza (Danza de Arcos).
  2. Bordoi, makila edo ezpatekin egiten diren dantzak, ibilkariak edo kokapen finkoaren gainean egiten direnak, arkuak, zubiak edo parrillak osatuz: Tolosako (Gipuzkoa) Bordon Dantza; Lesakako (Nafarroa) Makil gurutze Dantza; Lakuntzako (Nafarroa) Alkate Dantza; Debako (Gipuzkoa) San Roke Dantza; Xemeingo (Bizkaia) Ezpata Dantza; Ezpata Dantza, Donostiako (Gipuzkoa) Gorpuztiarena, besteak beste.

Bestalde, antzekotasuna oso agerian dago irudi, janzkera eta erabiltzen diren tresnei dagokionean, herrialdetik kanpo ere aurkitzen den dantza ibilkari tipologia dute, hauetako batzuk aurkezten dira jarraian, labur-labur.

  1. Makil Dantza. (Danza de Varas) Hau da multzo zehatzena, eta herrialde bizkaitarraren mugatik gertu aurkitzen ditugu adibideak: Trasmierako Merindadeko herri ugarietako batzuetan, Ogarrio, Riba, Secadura, Navajeda, Liérganes, Isla, Noja edo Ajo, besteak beste, Junta de Voto delakoan eta Kantabria ondoko haranetan. Edo, zertxobait urrunago Chimiche, Granadilla o Las Vegas herrietan, guztiak ere Tenerife barnean (Kanariar Uharteak).
  2. Arku Dantza (Danza de Arcos): Concellos de Cariño eta Camariñas (A Coruña-Galizia); Llanes (Asturias); Ball de Cercolets (Tarragona).
  3. Lorezko Arkudun Dantza (Danza de Arcos floridos): Halaber, beste edozein geografia-jatorritako dantzak izendatzeko erabilia.
  4. Uztai Dantza (Danza de Aros): Pola de Siero eta Ribadesella (Asturias).

Bukatzeko, "La Danza" dantzari (dantza hau ezagutzeko Lanestosan erabiltzen den izen zeharrena) dagozkion hainbat atal zehaztu ditzakegu:

  • Jatorriz dantza itxi eta dantzari kopuru finkoa duena.
  • Jatorriz mutilek dantzatutakoa.
  • Kapitainarekin (Capitán) egiten den dantza.
  • Bi ilaratan egiten den dantza. Alde batera geratuko litzateke "Kapitainaren" (Capitán) erdiguneko kokapena, ilara bakarrekoa, posizionala eta aldi baterakoa.
  • Tresnekin egiten den dantza
  • Dantza ibilkaria
  • Prozesio dantza
  • Eske dantza
  • Festa nagusian soilik egiten den dantza