Dantza

Lanestosako "La Danza"

Aurreko lerroetan irakurri ahal izan den bezala, dantzariak (danzantes) dira tradizioaren protagonista nagusiak. Bakarka edo taldeka, eurak dira entseguez, norberaren janzkerez eta tresnez arduratzen direnak.

Dantza edo folklore taldeetako ohiko kolektiboak ez izaki, bezperan eta festa egunean bertan elkartzen dira, dagozkion entseguak egiteko. Halere, egun batzuk lehenago sasiak, "zarzarraya" edo elorriak kokatzen diren zonaldetan ibili ohi dira, zeinak "xingolaztatu" (encintan) egiten diren kolore ezberdineko zetazko paperez eta 2 eta 3 metro luze diren; lehen mailako landare-elementuak dira, izan ere, dantza egiteko ezinbesteko tresna baitira.

Erabiltzen duten janzkera sinplea da eta honakoez osaturik dago:

  • Alkandora eta praka zuriak
  • Gurutzatutako zinta gorriak dituzten apreta zuriak
  • Lepo inguratzen duen zapi gorri edo kolorezkoa
  • Gerriko gorria
  • Galtzerdiak, orokorrean zuriak

Makilekin batera, eta erabilera anitzeko tresna moduan aginte-makila (bastón de mando) dago, zeina Kapitainak (Capitán) erabiltzen duen "binakako" (de a dos) irudi batzuk egitean, haien gainetik edo azpitik ekitaldia zuzentzeko.

Koreografiak oinekin egiten den oinarrizko pausu bat du Biribilketa erritmora egiten dena. Irudiei dagokienez, "hirunakakoa" (de a tres) -gainetik eta azpitik- eta "binakakoa" (de a dos) -irekia eta itxia- nabarmentzen dira. lehenengoa goizean espresuki egiteko da; bigarrena prozesioan nahiz ibilbide goiztiarrean egiten da.

Musika interpretazioa txistularien esku dago, beste garai batean dultzainari edo Musika Bandaren ardura zen. Doinua, aspaldidanik, Biribilketa bat da, zeinaren titulu diren "Mari Glori" edo "Gora!" besteak beste.