Dantza

Lanestosako "La Danza"

Elurretako Ama Birjina, herriko patroi handiaren inguruan biltzen dira ekitaldi guztiak: bezperan, festa nagusien etorrera iragartzen duen kohetea botatzen denetik, egun batzuek geroago festa amaitu arte. Hasiera eta amaiera egunak ezberdinak izaten dira abuztuaren 5ari urte horretan dagokion egunaren arabera.

Ekitaldi guztiak "La Danza" inguruan biltzen ez badira ere, hemen berau aipatuko dugu, funtsezko erreferentzia eta duela urte askoz geroztik elementu finkoetako bat delako.

Ekitaldi horiek zenbait aldaera izan dituzte denboraren joanean, baina meza nagusiaren ondoren egiten den prozesioko muina diren dantzariak (danzantes) elementu tradizional eta koloretsu izan dira, erdiguneko kaleak Ama Birjinaren atzetik doazelarik, beren joan-etorriekin, aurrera pausuekin, atzera pausuekin, gora eta beherekin eta beren makila loratuekin. Aurretik, meza nagusia baino lehen, udaletxean agintariak elkartzeaz arduratu dira, guztiak elkarrekin San Pedroko eliza-parrokiara joateko.

Prozesioak, Real Kalea, Arena, La Fuente, José Crespo plaza, La Fuente kalea ibilbidea egiten du eta hastapen gunean amaitzen da: Real kalea, hau da, elizan. Denboran zehar ibilbide ezberdinak egin izan dira arrazoi ezberdinak medio eta gauza berriak ere barneratu dira, orokorrean herritik kanpoko dantzari batek dantzatzen duen Aurreskua, kasu.

Prozesioa amaitzean, dantzariek (danzantes) eurek osatzen duten segizioa eta Udal Korporazioa Udaletxera abiatzen dira, udaletxearen kontura taberna erronda bat egiteko.

15:00-15:30 inguruan norbere etxera joaten da, bertan senitarte eta lagunartean askari bat egiten dute eta haren ondotik, goizeko ekitaldi guztietan parte hartu duten dantzari (danzantes) eta musikariak berriro elkartzen dira etxe bakoitza bisitatu eta ugazaben, seme-alaben eta gainerako senitartekoen aldeko goramen oihuak (vivas) luzatzeko, "la Danza" dantzatzen duten artean, "binakako" (de a dos) kokapenean. Amaitzean, dirua, freskagarriak, gozoak eta edari alkoholdunak ematen zaizkie sari modura.

Eskea amaitu ostean, parte hartzaile bakoitza bere etxerantz abiatzen da arropaz aldatzeko. Batzuek atseden hartzen dute, ondoren, ordu batzuk beranduago goizeko ordu txikiak arte iraungo duen berbenara joateko.

Azken urteetan parte hartu duten musikariak, inguruko herrietatik edo Bilbotik etorri ohi dira. Hauek kontratatu egiten dira eta ordaindu egiten zaie egunean zehar eginiko lanarengatik.