Legelariak

Lafourcade, Maite

Zuzenbidearen Historia.

Maite Lafourcade da Paue eta Aturri herrietako Unibertsitateko irakasle ohia Zuzenbidearen Historian Baiona-Angelu-Biarritzeko diziplina ainitzetako fakultatean eta zuzendaria da baita ere bertako fakultate hortan Euskal Ikasketetako ikerketa zentroan.

Baionan sortua 1934an, lizenziaduna Bordeleko Zuzenbideko Unibertsitatean, tituluduna goi maileko ikasketetan Zuzenbide pribatu eta Zuzenbidearen historian Pariseko Unibertsitatean, gero tesi egilea Les contrats de mariage en Labourd sous le règne de Louis XVI. Étude juridique et sociologique (3 liburukietan) Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratua duena, Gregorio Monreal katedraduna errektorea zelarik.

Paueko Unibertsitatean sartu zen 1968an urgazle bezala gero irakasle eta azkenean katedraduna Zuzenbidearen Historian Baionako Fakultatean. 1992an Ikerketa gunea sortu zuen euskal ikasketetan eta Eusko Ikaskuntzako Zuzenbide sailekoekin lanean azkarki izan zen eta lau liburu argitaratu : La pratique actuelle du droit coutumier au Pays basque, La frontière franco-espagnole, lieu de conflits interétatiques et de collaboration interrégionale, 1492-1992. L'exode des Juifs d'Espagne vers Bayonne. Des rives de l'Ebre et du Tage vers Bayonne, La frontière des origines à nos jours.

61 artikulu idatzi ditu, horietarik 55 Euskal Herriaz (Iparraldeari buruz) eta 84 hitzaldi eman ditu. Beti irakasten du euskal zuzenbidea 26 orreneko kurtso publiko batean, lehen urteko Euskal Ikasketak egiten dituztenei eta baita ere publikoari idekia da, urtero 10 eta 15 pertsonek parte hartzen dute.

Frantziako delako Palmes Académiques-en jabe da baita ere delako Croix d'or du Mérite et dévouement français, de la Croix de vermeil des Arts, Sciences et Lettres, eta idazkari nagusi delako Sauvegarde de l'enfance du Pays basque, ohorezko kidea Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País eta elkarteburu ordea Iparraldeko Eusko Ikaskuntza sortuz geroz Baionan Gregorio Monreal zelarik Eusko Ikaskuntzako elkartearen buru.