Sendagileak

Lafourcade, Jules Louis

Baxenafarroako pertsona ospetsua, Bastidan 1866ko azaroaren 28an jaioa. 1945. urtean zendu zen.

Bere lehen ikasketak Baionako Lizeoan egin zituen, 1833an Pariseko Medikuntza Fakultatean izena emanez. 1888an, behin lehiaketa batzuk gainditu ondoren aipatutako fakultate horretan interno izana, 1890ean anatomia-laguntzailea eta behin 1892an aztertu ondoren kirurgia klinikako nagusia. Urte berean doktoretza egin zuen L'Hystévutomie vaginale dans les suppurations péri-utérines izeneko tesiaz. Société de chirugie de Paris erakundean kirurgiari buruzko hainbat idazlan eta jakinarazpenen egile. Baionan kirurgia klinika pribatu bat zabaldu zuen eta atzerriko hainbat medikuk bisitatua izateaz gain bere instalazioengatik eredutzat hartua izan zen. Association des ancienes élèves du Lycée de Bayonne erakundeko Lehendakaria izan zen.

1892ko abuztuaren 7ko eta uztailaren 31ko Kantoi Hauteskundeetan "Républicain" etiketapean Behe Pirinioetako Kontseilari Nagusi hautatua izan zen. Berrautatua izan zen 1898ko uztailaren eta 1904ko uztaileko hauteskundeetan. Baionako alkate hautatua izandakoa 1934ko apirilean "Liste d'Union Bayonnaise Républicaine"rekin, "Union Républicaine" alderdiaren baitan. Kargu horretan 1935eko maiatzaren 8 eta 12ko hauteskundeetara arte izan zen, horietan berriz zinegotzi bezala hautatua izanez.

Ik. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. >1906).