Sendagileak

Laburu Olascoaga, José Antonio

Publizista jesulagundiar bizkaitarra, Bilbon 1887ko ekainaren 4an jaioa eta Erroman 1972ko abenduaren 4an hila.

Zaragozan eta Madrilen ikasketak egin ondoren Farmazian lizentzia lortzen du; Jesusen Lagundian sartzen da 1906an, Oñan, Loiolan eta Valkenburgen (Holanda) inaziar prestakuntza jasoz. Bere lehen irakaskuntza lanpostuak Oñan 1914tik 1917ra, eta 1923tik aurrera San Francisco Javier Ikastetxean biologia irakasle bezala izan ziren. 1933tik aurrera eta ia bere heriotza ordura arte Biologia, Antropologia eta Karakteriologian Erromako Unibertsitate Gregoriarrean irakasle ohi bezala jardun zuen. Egile eta hizlari oparoa, unibertsitate iberoamerikar desberdinetan lan egin zuen, bere aztarna nabarmena Caracasen, Montevideon, Buenos Airesen eta Chilen, bertako Unibertsitate Katolikoko "honoris causa" doktorea zela, utziz. Hainbat zientzia-elkarte eta institututako kidea izan zen, hala nola Medikuntzako Errege Akademiakoa, bertako kide urgazle izanik, eta Batzelonakoan ere.

Espiritualtasunaren bere idazlanetatik at, inondik inora ere baztergarria ez dena, Zitologia, Histologia, Psikofisiologia eta izaeraren anormaltasunen Psikogenesiaz eta afektibotasunaz, arlo horretan espezialista bikain bezala gailendu zela, espezializatutako argitalpenetan dibulgaziorako artikulu eta lan asko nabarmendu daitezke. Eusko Ikaskuntzako Batzorde Iraunkorreko "Zientzia filosofiko moral eta erlijiosoak" atalean batzarkide izan zen 1932tik 1936ra. Honako hauen egilea da: Citologia general e Histologia animal Eskuliburua, Valladolid, 1917; Origen y evolución de la vida, Bilbao, 1923; De origine vitae. De evoluciones organismum, Innsbruck -Austria-, 1924; Psicología médica (1935); Psicología de los sentimientos (1938); El poder de la voluntad (1938).

Erref. Enciclopedia Universal Ilustrada Europeo-Americana, XXIX lib.; VI. eranskina.