Kontzeptua

La traición del Judas (2009ko bertsioa)

Nafarroako Adios herrian (Iltzarbeko ibarrean) Asteazken Santuan erretzen duten panpina; txapela eta arpilerazko aurpegia, txamarra, prakak eta espartinak janzten ditu, lastoz edo zerrautsez beteak. Aldez aurretik auzoen artean paseatzen dute. Abartzuzan, Judas eta Judesa, lastozko panpina batzuk ateratzen ziren Pazko-igande eguerdiz, asto banatan. Herriko gazteriak gitarra jo eta dantza egiten zuen ibilaldian eta plazara iristean soka batzuetatik eseki eta su ematen zieten. Suak txinparta ugari ateratzen zuen, panpinek gatza izaten zutelako. Duela mende-erdi galdu zen ohitura hau.