Zinekoak

Kronokrimenak

Fine Productions eta Zip Filmsekin koprodukzioan Ibarretxe anaien Karbo Vantas Entertainment ekoizleak 2007an datatutako ekoizpena.

ETBk ekoizpenean parte hartu zuen, eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren eta Kantabriako Gobernuaren laguntza jaso zuen. Hollywoodeko Oskarretara izendatua zegoen 7:35 de la mañana (2003) izeneko metraje laburraren bitartez ezagutzera eman zen Nacho Vigalondo zinemagile kantabriarraren lehendabiziko luzemetraia da. Korapiloa gizon batekin (Hektore, Karra Elejaldek interpretatua) hasten da. Gizon hori bere etxea inguratzen duen mendia bere prismatikoekin lasai begiratzen dabilela ematen da. Orduan zerbait arraroa ikusten du: jarrera pentsakorrean den emakume gazte batek (Barbara Goenaga) bat batean alkandora kenduz bere bular politak erakusten ditu. Artegatsu, Hektore basoaren barrena sartzen da. Bertan gaztearen soin biluztu eta etzana ikusten du, arbelen gainean zegoen harri multzo baten gainean ezarrita. Harrituta begiratzen diola, burua bendatuta duen gizon batek guraizeak besoan sartzen dizkio. Hectorrek ihes egiten du eta onibar baten babesten da. Onibar horretan laborategi baten arduradun den gazte batek (Nacho Vigalondo zuzendariak berak interpretatua) laguntza eskaintzen dio. Eta beldurrezko film itogarria dirudiena bat-batean denboran zeharreko bidaiei buruzko fikzio-zientzia tankerako film konplexu baten bihurtzen da, gazteak, Hektore silora heltzean, babesa eskainiko diola esanez, likidoz betetako ontzi baten sartu eta iraganera bidaltzen duelako. Film minimalista, aktore gutxiduna eta baliabide urriduna ere baina aldi berean, konplexua, beldurgarria, hipnotikoa, liluragarria eta harrigarria izanez, Kronokrimenak bere esanahi guztia azken unera arte, Vigalondok asmatutako zati guztiak bata bestearekin erabat ahokatzen direnera arte, hartzen ez duela.

Hektore atsekabetu eta zientzialari gaztearekin aurkari jartzen duen egoera -denboran zehar bidaiatzerakoan albo batera mantendu eta oztopo ez izan, zeren bestela, gertaerek aldatuz, kontroletik at dagoen kate-erreakzioa gertatzen da- ez da bizitza-eztabaida baino gutxiagokoa, korapiloan estaliago dagoena, eta Hektore, oihanetik, behin denboran minutu batzuk atzera eginez, bere burua bere etxeko etzaulki baten etzanda ikusten duen unean hasten da. Hektorek bere buruaren aurkako duen borroka suntsitzaileak, berriz esan behar da, luxuzko txalet baten ezarritako ezkontide gogaikarri baten segurtasunaren edota bere emaztearekin duen bizitza monotonoaren aurkakoa den biluzik dagoen emakume eder bat ezkutatzen duen oihan orritsu horrek irudikatutako transgresioaren artean erabakia hartzera eramango du. Sexu-amets gozatsu bat, azken baten, Hektorek uko egin behar diona -"ederra zara", esaten dio emakumeari, heriotzara bidaltzean- bere bizitza burgesaren erosotasun gezaz dastatzen jarraitzeko. Azken eszena oso esanguratsua da, Hektore berriz ere etzaulkian bere emaztearen alboan eserita agertzen denean, bizi izandako borroka gogorraren ondorengo atseden gisa. Kronokrimenak, metraje laburraren munduan ibilbide arrakastatsu baten ondorio logikoa da. Asmakizun guztia, umore beltza eta 7: 35 de la mañana (2003), Código 7 (2003) o Choque (2005) bezalako laburren originaltasuna lan berezi honetan gorpuzten dira. Filmak, hasieran, arrera ikaragarria izan zuen. 2007an Austingo Jaialdian (Texas) Filmik Hoberenari Saria lortu zuen, Epaimahaiaren Urrezko Domina eta Ikusleen Zilarrezko Domina ere. Washington Postek La ventana indiscreta eta 12 monos filmen nahasketa bezala aipatu zuen. Sundanceko Jaialdian Tom Cruise Vigalondoren proposamenaz maitemindu egin zen eta United Artist-ek remake bat egiteko, eskubideak erosi egin zituen. Remarkeren zuzendaritza David Cronemberg handiari emateko aukera ere aztertu zen eta gidoia Timothy J. Sextoni, Alfonso Cuaronen Hijos de los hombreseko gidoigileetariko bati alegia. Triesteko Science Plus Fiction Jaialdian "Urrezko Asteroidea" lortu zuen. Eta 2008ko hasieran Berlinalen salmenta-arrakasta handia lortu zuen.

Harrigarria, filmaren ildo argumentala beste edo gehiago, Kronokrimenak atzerrian gorespenak eta sariak jasotzen zituen bitartean erresuma espainiarrean ez zuela filma emateko banatzailerik lortzen ikustea zen. Izatez, estreinaldia ez zitzaion 2008ko udara arte iritsi. Jendaurrean jartzeko urte bat baino gehiago itxaron beharra izan ondoren Kronokrimenak -Vigalondok asmatutako labirinto korapilatsuan zabaltzen den beste galdera bat-, espainiar leihatilatatik ezer nabarmentzekorik gabe igaro zen. Promozio falta ? Estreinaldira arte heltzeko itxaronaldi luzeegia agian ? Espainiar zinemaren aginte-eremuetatik kanpo sortu izanagatik zigorra ? Entretenimendu soila izatera ohitutako ikuslearentzako proposamen kriptikoegia ? Kritika espainiarrak edozein kasutan metraje luze horren irakurketa ugari eta aberatsekiko eta inteligentzia bereziarekiko bere miresmena azaldu zuen. Marcos Rebollok, Vigalondoren lehen lanak "gurketa-film bezala amaituko du" esan zuen eta Jordi Costak, El Paisen, Kronokrimenak honela definitu zuen: "la primera película española genuinamente adscrita al género de la ciencia-ficción."