Kontzeptua

Konbentzio Gerra Euskal Herrian

1795eko uztailaren 22an Basileako bakea izenpetzen dute Frantzia eta Espainiak. Frantziako ordezkariak Gipuzkoako foru instituzioak onartzen ditu apirilean eta Gipuzkoar errepublikarrak laguntzea hitz ematen du. Negoziaketetan ez da horrela gertatuko: Frantziak Gipuzkoa anexionatzeko ahaleginak egiten ditu. Azkenean, Gerra aurreko mapa geopolitiko berarekin geratzen gara eta Santo Domingoko irlaren zati bat emana zaio Frantziari. Nabaria da Frantziaren jarrera hainbat alditan kontrajarria dela, Konbentzio kideen arteko barne kohesio faltaren adierazle.

Gerra ondorio orokorrei dagokionez, Xosé Estévez historialariak hainbat ondorio aipatzen ditu. Ekonomikoki, Euskal lurraldeak kolpatuak dira eta udalerriek lurrak saldu behar dituzte zorrak kitatzeko. Lurren pribatizazioarekin inpostak gora doaz eta klase herrikoien haserrea ere bai. Arlo sozialean, gerra honen bitartez euskaldunen arteko ezberdintasunak ere azalerazten zaizkigu. Alde batetik, Burgesia liberala Frantziar ideia berriekin bat egiten dutenak eta bestetik noblezia Borboien absolutismoaren aurkakoa eta foruzalea. Alde bietatik hala ere Foru instituzioen defentsa etengabea ikus dezakegu. Espainiak, gerran egondako barne erresistentzia ikusita, foruak herriaren garapen ekonomikorako oztopo bat direla esango du aurrerantzean.

Hegoaldeko euskal probintzietan jadanik karlistadetan egongo den gatazkaren oinarria nabaria dela azaleratzen dute hainbat historialarik. Dena dela, frantziar iraultzaren garapenak, eta bereziki Konbentzio gerrak, Euskal Herrian izan zuen eraginak, Espainiako gortea eta Euskal Foru instituzioen arteko talka agerian utzi eta areagotu zuen alde batetik; eta bestetik, Iparraldean egon zitezkeen erreforma esperantzak behin betirako zapuztu.