Kontzeptua

Kirola

Kontuan izan behar da kirola, bere alderdi profesional eta goi-errendimenduzkoari so, gizarte-fenomeno arras garrantzitsua dela: hedabideek horri buruzko informazio-uholdea ematen dute. Horrek, gizakien portaeran eta jokabidean eragina du, sarritan osasungarria ez dena, nahiz eta dimentsio plastiko eta gizatiarrari begiratzen badiogu, edertasun handikoa izan.

Hedabideek eta kirol-jantzien markek eragin itzela izan dute herritarrek kirola egiteko hartu dituzten ohituretan. Kirolarekin lotutako edozein ekitalditan ikus dezakegu, oso urruneko lekuan izan arren, kirol-markek diru kopuru handiak uzten dituztela, zenbaitetan herrialde txiro batzuen aurrekontuen gainetik. Diru hori babesleetara bideratzen da eta modalitate bakoitzeko kirolari onenak jantzi deigarriekin hornitzera eta, horrez gain, sozialki kirol modalitate hori egiten duen hura bere idoloaren arropa eramatera bultzatzen da.

Gauza jakina da Internetek botere handia duela esparru guztietan. Bada, Internet erabiltzaileen %20 kirolarekin lotutako edukiak bilatzeko asmoz sartzen da sarean. Badakigu interes komertzialek kirola hartu dutela eta sektore hori erabateko kontsumo-lurralde bihurtzeko ahalegina egingo dutela. Kirol arloko jantzi eta oinetakoen salmentarekin lotutako sektorea zutabe nagusienetakoa da mundu osoko merkataritza elektronikoan.

Gogoan izan, hastapenean Britainia Handian, kirol modernoa aristokraziarena zela eta gutxiengo sozial bati bideratutako denbora pasa zela. Soilik egoera onenean ziren gizarte-klaseek zuten kiroletarako sarbidea. Hots, nolabaiteko lotura zegoen aberatsen eta kirolaren artean. Gaur egun, hedatu eta merkatu bihurtu da. Merkataritza marka nagusiek (esate baterako, Adidas, Nike, Reebok, Decathlon edo Kelme) merkatua astintzen dute gogor. Interneten laguntzarekin, kirol materialaren online bidezko salmenta 4.000 milioi dolarretakoa izan zen 2004an, hau da, munduko merkataritza elektronikoaren %7. Sektore horretako ezaugarri nagusia, kirol jantzien salmenta birtualarekin lotutako negozio andanaren agerpena da. Ia negozio guztia Estatu Batuetan garatzen bada ere, gero eta gehiago dira beren produktuak Europan eskaintzen dituztenak. Momentuz, negozio horretako zenbatekoak ezin dira alderatu offline bidezko sinadurek lortutakoekin; dena den, adituen aurreikuspenen arabera, merkataritza elektronikoko ekimen horiek etorkizun oparoa dute.