Kontzeptua

Kirola

Alde batetik, kirola hedabide modernoek zabaltzen duten ikuskizun lehiakor handiaren zati da, diru asko erabili ohi da bere inguruan. Baina, beste alde batetik, aisialdi hutsaren zati ere bada, hezkuntzazko, prebentziozko eta terapeutika arloko balio batzuk gordetzen dituena.

Ukaezina da errendimendu altuko kirolak sustatzen eta bultzatzen duela kirola herritarren artean eta zalantzarik gabe bizi-estilo osasuntsu bat zedarritzen du. Era berean, pasioa egunero prentsaren bidez, irratiaren bidez edo telebistaz gure etxeetara sartzen den kirolaren ezaugarria da.

Kirola fenomeno sozial eta mediatikoa ere bada, hori dela eta, neurrigabekeriarako eta gehiegikeriarako joera izaten da. Badira beraz alderdi negatiboak, esate baterako, zaletasun amorratua, neurrigabeko pasioa (adibidez, futbolaren inguruan sortzen den bortizkeria) edo garaipenari nahiz porrotari ematen zion gehiegizko balioa. Horrenbestez, kirolak bere alderdi negatiboa ere badu, gizarteari eta hezkuntzari dagokionez kaltegarria dena. Zenbaitetan kirola gizarte-taldeak baretzeko eta masak lerrokatzeko baliabide gisa erabili izan da, arazo politiko eta sozial garrantzitsuenen gainerako arreta desbideratzeko. Halaber, indibidualki, jazarpenerako elementu modura ere erabili izan da, zenbait neska eta mutilei ezartzen zizkien lan-saio eta bizimoduen bitartez, baita oso adin laburrean ere. Modu horretan, kirolaren alderdi agonistikoa baino ez da sustatzen, oso gutxik lortzen duten maila gorena eskuratzeko xedez. Horrek, etsipena dakar edo osasun kalte larriak.