Kontzeptua

Kirola

Hasiera batean, gizartearen statusa aldarrikatzeko elementu modura eta, azken aldian, bizimodu hobe baterako herriaren aldarrikapen modura, kirolak bere lekua aurkitu du oso modu azkar eta ikusgarrian; hala, garrantzia handiko fenomeno sozial, ekonomiko eta hezkuntzazko bilakatu da.

Jarraian, kirolaren bilakaeran eragin berezia izan duten jazoera historiko eta kultura zenbait aipatuko ditugu:

Neurri batean, XVII-XVIII mende bitarteko Britainiako aristokraziaren aisialdirako grinari zor zaio kirol modernoaren sorrera, kirolaren jardunean hainbat balio pedagogiko topatu izanarekin batera; oso garrantzitsuak izan direnak, XIX. mendearen amaierako kirol arloko antolaketa askotan.

Pierre de Coubertin baroiak Olinpismoa berrezarri zuen, horri esker, XX: mendeko kirolean esangura handia duen antolaketa bat abiatu zen: Joko Olinpikoak. Bereziki, Parisen 1924an ospatu zirenak azpimarratu behar dira, ekitaldi haren eskutik Europan kirolaren jarduera masiboki hedatu baitzen, izan ere, hasiera batean ekimen eta asoziazionismo pribatuaren ondorioz sortu zen eta gizarteko eliteetara baino ez zen iristen, orduan, ordea, herri osoaren baitara hedatu zen kirola.

Kirolak bere baitan duen ikusgarritasun funtsezkoaren ondorioz, profesional bihurtzeko joera sortu zen (amateurra gaindituz). Futbol jokalari bat bereganatzeko hamahiru mila milioi ordaintzen dira eta horrek logikaren mugak gainditzeko ditu.

Prestigioa lortzeko iturri modura, nazioarteko kirolaren eztabaidak eramanda, herrialdearen aurrerabidearen ikur bilakatu zituen nazio baten kirol arloko lorpenak. Nazioarteko 60 federazio baino gehiago sortu ziren.

Industrializazioarekin egoneko bizitza iritsi zen gure gizartera, modu horretan, lan fisikoa gero eta gutxiago behar da, kirola delarik oreka pertsonala berreskuratzeko abagune handi bat.

Azkenik, hedabideak aipatu behar dira. Kirol arloko albisteek, literatura zantzu handiz apainduta, egunkarietako orrialde asko hartzen dituzte. Bestalde, publizitatea lagun, kirol arloko ekitaldi nagusietan telebistako eskubideak lortzeko kopuru pentsaezinak ordaintzen dira. Alde batetik ikus-entzunezkoak ematen duen ikusgarritasunak eraginda eta, beste alde batetik, emaitzaren nolabaiteko ezbaiak eta ulergarritasun errazak eraginda, kirola gure garaiko aisialdi pasiboaren barneko ikuskizun nagusi bihurtu da.