Kontzeptua

Karmengo Amaren Eguna

Karmengo Amaren jatorria Karmel (Israel) mendiarekin lotuta dago. Bertan Elias profetak predikua egiten omen zuen, lehena izanik. Handik hainbat urte igaro eta gero, Bertoldo, zaldizko gurutzatua, Karmeldarren ordena sortu fundatu zuen. 1226an Honorio III.a Aita Santuak ontzat eman zuen.

"Tradizio jainkotiarraren" arabera, 1251ko uztailaren 16an, San Simon Stock-ek, jenerala izendatu zuten gizaseme ingelesa, ordenako bederatzigarrena alegia, Ama Birjiña ikusi omen zuen, arre kolorezko oihala eman ziolarik. Eskapulario zen: osagai hori purgatoriotik alde egin nahi zuten arimen ikurra bilakatu zen. Gurtza, babesarekin erdi lotuta, hedatu egin zen eta marinelen zaindari bilakatu zen: Stella Marise delakoa alegia, izarren bitartez, gauez itsasoan barrena ibiltzen zirenen argi eta gidari izanik.

Ugari dira Karmengo Ama gurtzen duten herrialdeak, batez ere Amarika latindarrekoak. Espainian berezitasunak daude: San Pedro del Pinatar herrian (Murtzia) itsas prozesioa, baliteke zaharrenetakoa izatea, 1892az geroztik burutzen dute. Esteponan (Malaga), Ama Birjiñaren irudia ur gainetaik eramaten dute hainbat gizasemek hartuta. Camariñas-en (Koruña), lepakariak marinelez janzten dira eta kaian bi arkuen Dantza burutzen dute.