Lekaide eta lekaimeak

Frantzisko Xabier, Santua (1506-1552)

Oso oparoa da Francisco de Javierrek eta hari buruz egindako lana. Esan dezagun, gauza guztien gainetik, Ekialde Urruneko misioen historia orotan misiolari nafarrak bere lekua duela. Bestalde, etengabe taxutu dira Javierren biografiak, 1580an Manuel Teixeirak egin zuena argitaratu zenetik (edit, in Monumenta xaveriana, II. liburukia, 815-918. or., Bilbo, 1951); 1583koa da Alejandro Valignanorena (Historia del principio y progreso de la Compañía de Jesús en las Indias Orientales), lehen zatia Monumenta xaveriana lanean, (I. liburukia, 2-199. or.) argitaratu zen eta bigarren zatia J. Wickik editatu zuen (Erroma, 1944). Horacio Tursellinik Erroman latinez eman zuena 1594koa da (1596an moldatu eta osatu ondoren, edizio eta itzulpen ugari izan zituen); Juan Lucenak portugaleraz eman zuen 1600an, Lisboan; Sebastian Gonçalvesek ere portugaleraz idatzi zuen 1614an (Historia da Companhia des Jesus no Oriente; J. Wickik editatu zuen Coimbran, 1957-1962); Daniel Bartolirena 1653koa da (Dell'istoria della Compagnia di Giesù. L'Asia, Erroma). Azken laurogei urtetan biografia onak taxutu dira, horietako batzuk apartak: L. J. M. Cros: S. François Xavier. Son pays, sa famille, sa vie. Documents nouveaux, Tolosa (Frantzia) 1894; Id.: S. François Xavier. Sa vie et ses lettres, 2 liburuki, Tolosa (Frantzia)-Paris 1900; A. Brou: Saint François Xavier, 2 liburuki Is. Paris 1912; J. Brodrick: Saint Francis Xavier, Londres 1952, etab. Baina Javierren biografoen artean, Aita G. Schurhammerrek aparteko aipamena merezi du inolako zalantzarik gabe, izan ere, berrogeita hamar urte inguru eman ditu misiolari nafarraren bizitzako eta obrako arlo guztiak aztertzen. Lan arras oparoa egin eta argitaratu zuen Francisco de Javierri buruz, horien artean, soilik izaera biografiko zehatza duten haiek aipatuko ditugu: Franziskus Xaverius. Ein Leben in Bildern, Aachen 1922 (euskarazko itzulpena ere badago); Der heilige Franz Xaver, der Apostel Indiens, Fribourg-en-Brisgau 1925; Franz Xaver, sein Leben und seine Zeit, I. liburukia: Europa 1506-1541 , Fribourg-en- Brisgau, 1955; II. liburukia, I. liburua: Indien und Indonesien, 1541- 1547, 1963; II. liburukia, II. liburua: Indien, Japan und China, 1547-1552. Fracisco de Javier Nafarroako aberriarekin eta euskal kulturarekin lotzen duen bibliografiarik ere ez da falta. J. Crossek egindako lanaz gain, honakoak aipa ditzakegu: A. Campion: La familia de S.Francisco de Xavier, Iruñea, 1922; François-Marie: , Baiona, 1922; F. Zabala: La nacionalidad de San Francisco Xavier y San Ignacio de Loyola, Mexiko, 1910; J. A. Zugasti: , Iruñea, 1920; P. Basaldua: Ignacio de Loyola y Francisco de Xabier, Buenos Aires, 1946. Apostoluaren ama-hizkuntzaren auziari buruz, G. Schurhammerrek idatzitako hauxe aipa dezakegu: Die Muttersprache des heiligen Franz Xaver, Donostia, 1922. Beranduago argitaratutako zehaztapen bibliografiko anitzen artean: J. M. Azconaren Bibliografía de San Francisco Javier. Prólogo, notas y adición de Eladio Esparza, Iruñea, 1952. Halaber, Schurhammerren biografia paregabean edo Yon Bilbaok taxututako bibliografiaren barnean, Francisco Javier artikulua.